[Librezale] Posta-zerrendaren netiketa

Mikel Iturbe Urretxa mikel a bildua hamahiru.org
Lar, Abu 3, 20:45:26, CEST 2013


Txopi<txopi a bildua sindominio.net> igorleak hau idatzi zuen (2013 abuztua 3 12:26):
> or., 2013.eko aburen 02a 09:58(e)an, Mikel Iturbe Urretxa(e)k idatzi zuen:
>>
>> 08/01/13 21:15(e)an, Julen Ruiz Aizpuru(e)k idatzi zuen:
>>> - Ez praktikatu top posting-a.
>>>
>
> Bai, askok diozuen bezala, e-posta bezero batzuek ez dute aukera hau
> eman ere egiten. HTMLarekin berdin gertatzen da. Beraz, ni
> bottom-posting-aren aldekoa banaiz ere, horrelako arau bat jartzea
> alperrik izango zelakoan nago.
>

Benetan? Ez nekien. Nire inpresioa posta-bezero gehientsuenek aukerok
onartzen dituztela zen.

>>
>> Uste dut top postinga onargarria izan daitekeela kasu batean: adibidez,
>> birbidalitako mezu batean informazio gehigarria jartzeko.
>
> Zuk mezu bat erantzuten duzunean, naiz eta "informazio gehigarria"
> bidali, erantzunik izango duzun ala ez ezin duzu jakin. Horregatik,
> bottom-posting-a beti edo inoiz ez gomendatu beharko litzatekelakoan
> nago. Beti ala inoiz ez, baina ez batzutan.
>

Ez dut uste ondo azaldu dudanik kontua. Ez naiz ari erantzuteaz,
birbidaltzeaz baino. Adibidez, nik pribatuan lan-eskaintza bat jaso
eta gero posta hori zerrendara bidaltzen badut hurrengoa esaten:

+++++
Kaixo Librezale, lan eskaintza hau jaso dut:

[lan eskaintzaren jatorrizko posta]
+++++

Ez dut hurrengoa egiten:

+++++
[lan eskaintzaren jatorrizko posta]

Lehen irakurri duzuen hori da jaso dudan lan eskaintza.
+++++

Era batean, top-postinga da (nik informazio gehigarria jartzen
dudalako), baina kasu honetan onargarria (eta aukerarik egokiena) dela
uste dut. Zer deritzozue?

> Kontua da, askok diozuen bezala, e-posta bezero batzuek ez dutela aukera
> hau eskaini ere egiten. HTMLarekin berdin gertatzen da. Beraz, ni
> bottom-posting-aren aldekoa banaiz ere, horrelako arau bat jartzea
> alperrik izango zelakoan nago.
>

Bilaketa azkar batekin ikusi dut bezero nagusienek aukera hori dutela.
Webmailen kasuan, beti eskuz egin daiteke, mezu amaierara joanda eta
bertatik hasita idazten. HTML desgaitzeari buruz, antzeko zerbait
izango delakoan nago.

> Gutxienez, ea bottom-posting-a nahiago dugula adosteko gai garen eta
> gomendio (ez arau) bezala ezartzen dugun. Era horretan, aukera dutenek,
> ez dezatela top-posting-ik egin (...fundamentuzko bosta bezero edo
> e-posta mota batera aldatu nahi ez badira behintzat).
>

Lehen esan bezala, ez dakit posta bezeroena benetako arazoa den. Agian
hasiera batean gomendio izan daiteke, baina araua bihurtzearen aldekoa
naiz. Pedagogia pixkat eginda eta arrazoiak erakutsita, posiblea dela
uste dut. Horrela, hemengo norbait animatzen bada beste proiekturen
bateko posta-zerrendan parte hartzen, jada nola jokatu jakingo du,
bertan egon daitezkeen netiketa/estilo talibanen erasoa saihestuz. :P

> Nik beti izaten dudan zalantza, top-posting egin berri duen mezu bati
> erantzutean beti bezala bottom-posting egitea ala kakanahaztea gehiago
> ez handitzeko nik ere top-posting egitea da. Hau da, norbaitek erantzuna
> gainean jarri badu, nik bere gainean ala bien azpian erantzutea da. Zuek
> zer egiten duzue?
>

Gehienetan, lotura zuzena badu ba zatika erantzun, bestela guztia
ezabatu. Baina ez dut beti gauza bera egiten.

>> Baita smartphone eta antzekoek ere.
>
> Gomendioak egiten jarrita, smartphone batzuk gehitzen duten "Nire Nokia
> XXXetik idatzia" motako oharrik ez jartzea gomendatuko nuke.
>

Ados.

-- 
mikel



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago