[Librezale] Posta-zerrendaren netiketa

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Iga, Abu 4, 15:17:12, CEST 2013


Mikel Iturbe Urretxa<mikel a bildua hamahiru.org> igorleak hau idatzi zuen
(2013 abuztua 3 20:45):
> Txopi<txopi a bildua sindominio.net> igorleak hau idatzi zuen (2013 abuztua 3 12:26):
>
> Era batean, top-postinga da (nik informazio gehigarria jartzen
> dudalako), baina kasu honetan onargarria (eta aukerarik egokiena) dela
> uste dut. Zer deritzozue?

Bat nator erabat.

>> Kontua da, askok diozuen bezala, e-posta bezero batzuek ez dutela aukera
>> hau eskaini ere egiten. HTMLarekin berdin gertatzen da. Beraz, ni
>> bottom-posting-aren aldekoa banaiz ere, horrelako arau bat jartzea
>> alperrik izango zelakoan nago.
>>
>
> Bilaketa azkar batekin ikusi dut bezero nagusienek aukera hori dutela.
> Webmailen kasuan, beti eskuz egin daiteke, mezu amaierara joanda eta
> bertatik hasita idazten. HTML desgaitzeari buruz, antzeko zerbait
> izango delakoan nago.

Afirmazio atrebitua iruditzen zait zenbait posta-bezerok erantzunean
aipatutako testua ez dutela aldatzen uzten esatea.

Inpresioa daukat jatorrizko mezua aldatzen ez duenak ez duela egiten:
- Alperkeriagatik
- Ez dakielako nola egin
- Ez dakielako egin daitekeenik ere

Esan bezala GMail moduko web bezeroek "ezkutatu" egiten dute aukera
hau. Aukera lehenetsiak nahiko aldrebesak iruditzen zaizkit ikuspegi
honetatik begiratuta.

>> Gutxienez, ea bottom-posting-a nahiago dugula adosteko gai garen eta
>> gomendio (ez arau) bezala ezartzen dugun. Era horretan, aukera dutenek,
>> ez dezatela top-posting-ik egin (...fundamentuzko bosta bezero edo
>> e-posta mota batera aldatu nahi ez badira behintzat).
>>
>
> Lehen esan bezala, ez dakit posta bezeroena benetako arazoa den. Agian
> hasiera batean gomendio izan daiteke, baina araua bihurtzearen aldekoa
> naiz. Pedagogia pixkat eginda eta arrazoiak erakutsita, posiblea dela
> uste dut. Horrela, hemengo norbait animatzen bada beste proiekturen
> bateko posta-zerrendan parte hartzen, jada nola jokatu jakingo du,
> bertan egon daitezkeen netiketa/estilo talibanen erasoa saihestuz. :P

Araua/gomendioa? Hori baino, netiketaren parte izan behar du. Dena
letra larriz idazten duenari atentzioa deitzen zaion moduan, berdin
egingo nuke adostutako netiketaren urraketekin.

Gainera Mikelek dioen moduan pedagogia kontua ere bada: harrigarria da
baina 2013. urtean jendeak oraindik ez du ikasi posta elektronikoa
behar bezala erabiltzen.

Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago