[Librezale] Posta-zerrendaren netiketa
Txopi
txopi a bildua sindominio.net
Lar, Abu 3, 12:26:38, CEST 2013
or., 2013.eko aburen 02a 09:58(e)an, Mikel Iturbe Urretxa(e)k idatzi zuen:
>
> 08/01/13 21:15(e)an, Julen Ruiz Aizpuru(e)k idatzi zuen:
>>
>> Azken boladako mezu zaparradaren ostean (poztekoa, bide batez!),
>> posta-zerrendako mezuen irakurketa ez zela oso erosoa iruditu zait. Ez
>> dakit nire paranoia den edo ez baina uste dut egokia litzatekeela
>> posta-zerrendaren netiketa bat zehaztea.
>
> Ados.
Ni ere ados nago.
>> Mailmanen 'digest' moduak ez du
>> laguntzen hemen (desaktibatu egin beharko litzateke?)
Laburpenak jasotzen dituztenek ez dute tutik esaten eta horregatik
dauden bezala ustearen aldekoa naiz. Urtean zehar noizbehinka baten
batek zerbait esaten badu, besteoi kalte gehiegi egingo ez digulakoan nago.
Edozein kasutan, laburpenak jasotzeko aukera ez dut inoiz oso
erabilgarria aurkitu eta gaur egun gutxiago. Beraz, arpidedun berriek
mezuak banan banan jasotzea egin badaiteke (laburpen moduan daudenak
dauden bezala utzita), ondo irudituko litzaidake. Hori egin daiteke?
>> - Erabili gai esanguratsuak, irakurleak jakin dezan mezua zeri
>> buruzkoa den izenburua soilik irakurrita.
>>
>> - Ez bidali HTML mezuak (ñabardura: benetan _beharrezkoa_ ez bada).
Ados nago. Benetan beharrezkoa ez bada, gehienko mezuak testu-lauarekin
bidaltzea eskertuko dugulakoan nago. Horrelako gomendio/arau baten
aldekoa naiz posta zerrenda honetarako.
>> - Ez praktikatu top posting-a.
>>
Bai, askok diozuen bezala, e-posta bezero batzuek ez dute aukera hau
eman ere egiten. HTMLarekin berdin gertatzen da. Beraz, ni
bottom-posting-aren aldekoa banaiz ere, horrelako arau bat jartzea
alperrik izango zelakoan nago.
>
> Uste dut top postinga onargarria izan daitekeela kasu batean: adibidez,
> birbidalitako mezu batean informazio gehigarria jartzeko.
Zuk mezu bat erantzuten duzunean, naiz eta "informazio gehigarria"
bidali, erantzunik izango duzun ala ez ezin duzu jakin. Horregatik,
bottom-posting-a beti edo inoiz ez gomendatu beharko litzatekelakoan
nago. Beti ala inoiz ez, baina ez batzutan.
Kontua da, askok diozuen bezala, e-posta bezero batzuek ez dutela aukera
hau eskaini ere egiten. HTMLarekin berdin gertatzen da. Beraz, ni
bottom-posting-aren aldekoa banaiz ere, horrelako arau bat jartzea
alperrik izango zelakoan nago.
Gutxienez, ea bottom-posting-a nahiago dugula adosteko gai garen eta
gomendio (ez arau) bezala ezartzen dugun. Era horretan, aukera dutenek,
ez dezatela top-posting-ik egin (...fundamentuzko bosta bezero edo
e-posta mota batera aldatu nahi ez badira behintzat).
Nik beti izaten dudan zalantza, top-posting egin berri duen mezu bati
erantzutean beti bezala bottom-posting egitea ala kakanahaztea gehiago
ez handitzeko nik ere top-posting egitea da. Hau da, norbaitek erantzuna
gainean jarri badu, nik bere gainean ala bien azpian erantzutea da. Zuek
zer egiten duzue?
> Baita smartphone eta antzekoek ere.
Gomendioak egiten jarrita, smartphone batzuk gehitzen duten "Nire Nokia
XXXetik idatzia" motako oharrik ez jartzea gomendatuko nuke.
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago