[Librezale] Firefox androiderako euskaraz?

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
As, Abu 13, 14:20:48, CEST 2013


Aupa Ibon!

Ibon Igartua<ibon.igartua a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2013
abuztua 13 14:13):
>
>  aupa denoi, aspaldiko partez !
>
>  zalantza batekin nator ... atzo Androiderako Firefox 23a instalatu nuen
> zuzenean Google Playtik. Sistema euskaraz izan arren, firefox ingelesez
> agertzen zait.
>
>  Baten batek Google Playtik euskaraz instalatzea lortu al du?

Ez dago "release" kanaleko euskarazko build ofizialik eta ez da egongo
halakorik Google Playn euskara erabilgarri ez dagoen artean.

Asko jota "Aurora" kanaleko bertsioa instala dezakezu. Argibideak wikian daude:
http://librezale.org/wiki/Firefox#Androiderako_bertsioa
(Tamalez 404 errorea ematen du orain eta FTPko direktorioan hizkuntza asko
falta direla ikusi dut; duela astebete dena ondo zegoen)

Garapenerako bertsioa izateko etiketa duen arren, oro har oso
egonkorra da; nik neuk egunero dabilkit.

Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago