[Librezale] Posta-zerrendaren netiketa
Mikel Iturbe Urretxa
mikel a bildua hamahiru.org
Or, Abu 2, 09:58:34, CEST 2013
Eu!
08/01/13 21:15(e)an, Julen Ruiz Aizpuru(e)k idatzi zuen:
> Gabon!
>
> Azken boladako mezu zaparradaren ostean (poztekoa, bide batez!),
> posta-zerrendako mezuen irakurketa ez zela oso erosoa iruditu zait. Ez
> dakit nire paranoia den edo ez baina uste dut egokia litzatekeela
> posta-zerrendaren netiketa bat zehaztea.
>
Ados.
>
> Mailmanen 'digest' moduak ez du
> laguntzen hemen (desaktibatu egin beharko litzateke?)
Ba oraintxe bertan begiratuta 15 harpidedun daude zerrendan digest modua
erabiltzen dutenak. Zerrendaren jardunaz era errazean informatzeko
egokia dela deritzot, baina noizbait norbaitek zerbait idatzi nahiko
balu, egia da egitura pixka bat desegiten duela. 15 kopuru nahiko handia
da eta momentuz mantenduko nuke.
Baina hemendik animatzen ditut digest harpidetza modua dutenak
harpidetza normalera pasatzera, noizbait zerbait idatzi nahi badute
denontzat hobea izateko. :P
>
> - Erabili gai esanguratsuak, irakurleak jakin dezan mezua zeri
> buruzkoa den izenburua soilik irakurrita.
>
> - Ez bidali HTML mezuak (ñabardura: benetan _beharrezkoa_ ez bada).
>
Thunderbirdek aukera ematen du mezu bat domeinu zehatz batera bidaltzean
formatu jakin bat erabiltzeko. Librezalera testu soileko mezuak bidaltzeko:
Hobespenak > Mezu-prestatzea > Orokorra > Bidalketa-aukerak > Testu
arrunteko domeinuak
Sartu librezale.org bertan.
Dena den, nire gomendioa da inoiz ez erabiltzea HTML formaturik (letra
etzanak, koloredunak e.a.) ez bada beharrezkoa. Bilatu aukera, posta
bezero guztiek zein webmail desberdinek daukate eta.
>
> - Ez praktikatu top posting-a.
>
Uste dut top postinga onargarria izan daitekeela kasu batean: adibidez,
birbidalitako mezu batean informazio gehigarria jartzeko. Baina
elkarrizketa bat denean, asko errazten du edukia moztu eta erantzunak
zeri egiten zaizkion ezartzea.
Webmail askok jatorrizko mezuaren testua ezkutatzen duten arren, egon
hor dago; komeni da kontuan izatea hori erantzuterakoan.
>
> Tamalez, GMail eta antzerako posta-bezeroek egundoko kaltea eragin
> dute arlo honetan :(
>
Baita smartphone eta antzekoek ere.
>
> Uste dut azpimarratutakoak eta erreferentziatutako orrian esaten
> direnak aintzat hartu beharko genituzkeela posta-zerrendaren osasuna
> denborarekin degrada ez dadin.
>
> Zer dio herriak?
>
Ekarpen interesgarria eta beharrezkoa dela. Hari honetan jasotako
informazioarekin eta adosturiko gaiekin wikian orri bat sortzea ideia
ona dela deritzot.
--
mikel
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago