[Librezale] Bilbon bi boluntario Mozillarentzat

Osoitz E oelkoro a bildua gmail.com
Al, Api 29, 10:30:36, CEST 2013


Aupa,

Nahiko interesgarria dirudi eta Maiatzaren 23an libre egoteko prebisioa
daukat.

Sartu nazazue posibleen zerrendan.

Osoitz



2013/4/29 Julen Ruiz Aizpuru <julenx a bildua gmail.com>

> Kaixo!
>
> Mozilla-Hispanotik laguntza eske etorri dira maiatzaren 23an, Bilboko
> Euskalduna Jauregian egun osoz ospatzekoa den Sherpa Summit-ean[1] Mozillak
> ipiniko duen stand-ean Firefox, Mozilla eta Firefox OSen gaineko
> informazioa emateko.
>
> Ekitaldiak bere horretan nahiko enterprise arloko izaera duen arren,
> Mozilla Fundazioko zuzendari Mitchell Baker bertaratzekoa da[2].
>
> Madrildik bi pertsona etorriko dira eta Bilbotik edo ingurutik laguntzera
> joan daitezkeen beste bi boluntario behar dituzte. Hitzaldiak ingelesez
> diren arren, informazioa bertaratutakoen hizkuntzan eman beharko litzateke
> (pentsatzekoa da batez ere gazteleraz izango dela).
>
> Honek guztiak Mozillaren eta Firefoxen inguruko ezagutza minimo batzuk
> izatea eskatzen duenez, Madrildik datozenak honen inguruko "formazioa"
> emateko prest daude bezperan.
>
> Animatu! Ikasiz ondo pasatzeko modua izateaz aparte jende jatorra dator
> eta barreak ere ziurtatuta daude. Gainera txapak, pegatak eta bestelako
> goodie-ak eskuratzeko modua egongo da, nola ez.
>
> Besteei lana errazte aldera, interesdunik balego abisatu lehenbailehen
> mesedez. Bestelako dudarik edo galderarik badaukazue idatzi lasai.
>
> Bakarren bat animatuko delakoan...
>
> Julen.
>
> [1] http://sher.pa/sherpa-summit/**en/index.php<http://sher.pa/sherpa-summit/en/index.php>
> [2] http://sher.pa/Sherpa-Summit/**en/speakers.php<http://sher.pa/Sherpa-Summit/en/speakers.php>
> ______________________________**_________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/**mailman/listinfo/librezale<http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20130429/0d48cd72/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago