[Librezale] Bilbon bi boluntario Mozillarentzat
Julen Ruiz Aizpuru
julenx a bildua gmail.com
Al, Api 29, 08:20:56, CEST 2013
Kaixo!
Mozilla-Hispanotik laguntza eske etorri dira maiatzaren 23an, Bilboko
Euskalduna Jauregian egun osoz ospatzekoa den Sherpa Summit-ean[1]
Mozillak ipiniko duen stand-ean Firefox, Mozilla eta Firefox OSen
gaineko informazioa emateko.
Ekitaldiak bere horretan nahiko enterprise arloko izaera duen arren,
Mozilla Fundazioko zuzendari Mitchell Baker bertaratzekoa da[2].
Madrildik bi pertsona etorriko dira eta Bilbotik edo ingurutik
laguntzera joan daitezkeen beste bi boluntario behar dituzte. Hitzaldiak
ingelesez diren arren, informazioa bertaratutakoen hizkuntzan eman
beharko litzateke (pentsatzekoa da batez ere gazteleraz izango dela).
Honek guztiak Mozillaren eta Firefoxen inguruko ezagutza minimo batzuk
izatea eskatzen duenez, Madrildik datozenak honen inguruko "formazioa"
emateko prest daude bezperan.
Animatu! Ikasiz ondo pasatzeko modua izateaz aparte jende jatorra dator
eta barreak ere ziurtatuta daude. Gainera txapak, pegatak eta bestelako
goodie-ak eskuratzeko modua egongo da, nola ez.
Besteei lana errazte aldera, interesdunik balego abisatu lehenbailehen
mesedez. Bestelako dudarik edo galderarik badaukazue idatzi lasai.
Bakarren bat animatuko delakoan...
Julen.
[1] http://sher.pa/sherpa-summit/en/index.php
[2] http://sher.pa/Sherpa-Summit/en/speakers.php
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago