[Librezale] Bilbon bi boluntario Mozillarentzat

patxi gaztelumendi patxi a bildua gaztelumendi.org
Al, Api 29, 10:47:57, CEST 2013


Aupa lagunok.

Neu be prest Bilboraino hurbildu eta laguntzeko.
Mozilla fundazioarekin izan ditudan hartuemanak beti interesgarriak izan
dira.
OSoitzen ondoan eta Librezaleko kide lez.. neu be laguntzeko gertu.
Julen... hi heu etortzea ere ondo egongo hukek..... gure mozillero nagusia
haiz eta... munduan ezaguna gainera. Tarte labur bat nahikoa izango duk...
Librezale komunitateari ere indarra emoteko.

ptx


Osoitz E<oelkoro a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2013 apirila 29
10:30):

> Aupa,
>
> Nahiko interesgarria dirudi eta Maiatzaren 23an libre egoteko prebisioa
> daukat.
>
> Sartu nazazue posibleen zerrendan.
>
> Osoitz
>
>
>
> 2013/4/29 Julen Ruiz Aizpuru <julenx a bildua gmail.com>
>
>> Kaixo!
>>
>> Mozilla-Hispanotik laguntza eske etorri dira maiatzaren 23an, Bilboko
>> Euskalduna Jauregian egun osoz ospatzekoa den Sherpa Summit-ean[1] Mozillak
>> ipiniko duen stand-ean Firefox, Mozilla eta Firefox OSen gaineko
>> informazioa emateko.
>>
>> Ekitaldiak bere horretan nahiko enterprise arloko izaera duen arren,
>> Mozilla Fundazioko zuzendari Mitchell Baker bertaratzekoa da[2].
>>
>> Madrildik bi pertsona etorriko dira eta Bilbotik edo ingurutik laguntzera
>> joan daitezkeen beste bi boluntario behar dituzte. Hitzaldiak ingelesez
>> diren arren, informazioa bertaratutakoen hizkuntzan eman beharko litzateke
>> (pentsatzekoa da batez ere gazteleraz izango dela).
>>
>> Honek guztiak Mozillaren eta Firefoxen inguruko ezagutza minimo batzuk
>> izatea eskatzen duenez, Madrildik datozenak honen inguruko "formazioa"
>> emateko prest daude bezperan.
>>
>> Animatu! Ikasiz ondo pasatzeko modua izateaz aparte jende jatorra dator
>> eta barreak ere ziurtatuta daude. Gainera txapak, pegatak eta bestelako
>> goodie-ak eskuratzeko modua egongo da, nola ez.
>>
>> Besteei lana errazte aldera, interesdunik balego abisatu lehenbailehen
>> mesedez. Bestelako dudarik edo galderarik badaukazue idatzi lasai.
>>
>> Bakarren bat animatuko delakoan...
>>
>> Julen.
>>
>> [1] http://sher.pa/sherpa-summit/**en/index.php<http://sher.pa/sherpa-summit/en/index.php>
>> [2] http://sher.pa/Sherpa-Summit/**en/speakers.php<http://sher.pa/Sherpa-Summit/en/speakers.php>
>> ______________________________**_________________
>> Librezale mailing list
>> Librezale a bildua librezale.org
>> http://librezale.org/cgi-bin/**mailman/listinfo/librezale<http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale>
>>
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
>


-- 
*patxi gaztelumendi*
www.gaztelumendi.org
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20130429/8eb68a03/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago