[Librezale] Aplikazio baten lokalizazioa

Asier Sarasua Garmendia asiersar a bildua yahoo.com
Or, Api 26, 17:53:46, CEST 2013


ar., 2013.eko apiren 23a 13:05(e)an, Maddi Agiriano Etxabe(e)k idatzi zuen:
> Kaixo!
>
> Aurreko astean idatzi nizuen lokalizazio bat egin nahi nuela-eta 
> galdezka, eta, lehenik eta
> behin, eskerrik asko animoengatik eta laguntzagatik. Pixka bat begira 
> aritu naiz Librezaleko webgunean, eta nahiko galduta nabil, ez 
> baitakit proiektu bat itzultzea erabakita ere zein pauso jarraitu 
> beharko nituzkeen, itzulgaia formatu egokian lortzeko eta abar.
>
> Zuen gomendioari jarraituta, ezagutzen ditudan aplikazioen artean 
> OmegaT-ren azken bertsioa itzuli gabe dagoela ikusi dut, ez da hala? 
> eta mozillaren webguneak ere itzul ditzakeedala ikusi dut. Horiek 
> itzultzea gustatuko litzaidake, adibidez, baina nola jakin zer den 
> zehazki itzuli dezakeedana? Nola lagun dezaket itzulpen proiektu horietan?
>
> Eskerrik asko, berriz ere,
>
> Maddi

Kaixo Maddi.

Ni naiz OmegaT-ren euskarazko bertsioaren mantentzailea.

Kasualitatea, pasa den astean itzuli nuen datorren udazkenerako espero 
den OmegaT 3.0 bertsio berriaren erabiltzaile-interfazea.[1] Atzo bertan 
argitaratu zuten bertsio berri horren lehen beta bertsioa.[2]

Interfazeaz gain, badago OmegaT-n euskaratzea interesgarria litzatekeen 
beste gauza bat: erabiltzaile-eskuliburua. Hala ere, osorik berridazten 
ari dira, udazkenerako aterako dute eta uste dut ez duela merezi 
eskuliburu zaharra euskaratzeak.

Beraz, agian hobe beste proiekturen bat aukeratzen baduzu zure lanerako. 
Hala ere, udazkenean oraindik software libreko itzulpenak egiteko 
interesa baduzu eta OmegaT-ren eskuliburua euskaratu nahi baduzu, 
abisatu, Librezaleren zerrendan nago.

Asier.

[1]http://tech.groups.yahoo.com/group/OmegaT/message/28009
[2]http://tech.groups.yahoo.com/group/OmegaT/message/28014
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20130426/9b51097a/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago