[Librezale] Aplikazio baten lokalizazioa

Ibai Oihanguren Sala ibai a bildua oihanguren.com
As, Api 23, 22:42:21, CEST 2013


ar., 2013.eko apiren 23a 16:48(e)an, Julen Ruiz Aizpuru(e)k idatzi zuen:
> 2. In-product orriak
>
> Webgunea izatera iritsi ez, baina webean zintzilikatzen diren zenbait 
> orri ere badaude itzultzeko batzutan (in-product orri gisa ezagutzen 
> dira). Hauek normalean produktu batekin lotuta doaz, adibidez: 
> Thunderbirden edo Firefoxen lehenetsitako hasierako orriak.
>
> Momentuz multzo honetan sartuko nuke mozilla.org webgunea, nahiz eta 
> webgune osoa berritzekotan diren eta hemendik gutxira 1. multzoan 
> sartzeko moduan izango garen.
>
> Hauek itzultzen Ibai Oihanguren aritu izan da, baina azkenaldian 
> nahiko jokoz kanpo dabil ;) 
Arrazoia duzu... :-[ izan ere lehen zer itzuli behar zen posta-zerrenda 
bati esker jakiten nuen, baina desagertu zenetik galduta ibili naiz, eta 
denbora faltak ere ez du asko lagundu. Aldaketen RSSra harpidetu naiz, 
ea horrela egunean mantentzen dudan orri hauen itzulpena.

Mozillaren orrien artean, nik uste garrantzitsuenak gehigarriena eta 
marketplacea izango direla. Jendeak etengabe erabiltzen ditu (edo 
erabiliko ditu), eta ondo itzulita eta eguneratuta mantentzea gauza ona 
izango litzake.

Bide batez, ongi etorri, Maddi :)



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago