[Librezale] Software-garapeneko bertsio- kontrolerako aplikazioen terminologia
Mikel Larreategi
larreategi a bildua eibar.org
Ast, Api 18, 09:39:59, CEST 2013
Julen Ruiz Aizpuru<julenx a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2013 apirila
18 09:31):
> og., 2013.eko apiren 18a 09:17(e)an, Mikel Larreategi(e)k idatzi zuen:
>
>
>> Nere ustez ezin dira Git inguruneko push eta SVNko commit bateratu
>> terminologiari dagokionez.
>>
>> - commit egiterakoan aldaketak hitzartu egiten dira, konfirmatu, onartu
>> - push egiterakoan Git zerbitzari baten aldaketak 'banatu' egiten dira,
>> jatorri zerbitzarira ('origin') edo goragoko batera ('upstream') edo
>> besteren batera
>>
>
> Ez dut uste hori esan nahi zenuenik baina badaezpada: ez dago biltegien
> arteko mailaketarik, hortaz ez dago "gorago" egon litekeen zerbitzaririk.
Bai, bai, hori esan nahi nuen. git-en push egiten dudanean beste zerbitzari
batera bidaltzen da edukia.
Nire lan fluxua adibidez githuben:
1. Jatorrizko produktua: github.com/plone/plone.multilingual.git
2. Horren "Fork" bat sortzen dut: github.com/erral/plone.multilingual.git
3. Hori klonatzen dut:
$ git clone git a bildua github.com:erral/plone.mutilingual.git
4. Hor egiten dut lana
$ git add ...
$ git commit ...
5. Nire github kontura kargatzen dut lana
$ git push -u origin
6. Jatorrizko repositorioko datuak ekartzeko:
$ git remote add upstream git a bildua github.com:plone/plone.multilingual.git
$ git pull upstrean master
Mailakatze bat badago, bale hau "horizontala" da eta bla bla bla, baina
push eragiketa batek, nire aldaketak beste norabait bidaltzen ditu, dela
nire kopiaren jatorriria ('origin') dela beste norabait ('upstream').
Eta github-eko fluxua erabili gabe ere aplikagarria da hau (nahiz eta
seguraski gaur egun egiten den git lanaren %90 githuben gertatzen den)
> Edonola ere, nik dauden bezala utziko nituzke itzulpenak, eta jatorrizko
> ingelesezko terminologia utzi.
>
Aukera hau ere ez da txarra. Nola geratuko lirateke? 'Egin commit', 'Egin
> push', 'Egin checkout'...?
>
>
Adibidez.
Mikel
--
Mikel Larreategi
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20130418/9fc36ecc/attachment-0002.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago