[Librezale] Software-garapeneko bertsio- kontrolerako aplikazioen terminologia

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Ast, Api 18, 08:51:59, CEST 2013


Egun on,

og., 2013.eko apiren 18a 08:16(e)an, Asier Sarasua(e)k idatzi zuen:
> OmegaT aplikazioaren bertsio berriko kate berriak euskaratzen ari naiz. Bertsio honek talde-lanean itzulpenak egiteko aukera dauka, eta hori zerbitzari batean Git edo SVN erabiliz egiten da.
>
> Kate berrietan Git eta SVNren terminologia agertzen da, eta arazoak ditut horiek itzultzeko. Ezagutzen al duzue terminologia hori euskaratuta dagoen lekuren bat? Momentuz hitz hauekin dauzkat arazoa:
> - commit
> - push
> - check out


Kontuz terminologia honekin, bertsio-kontrolerako sistema bakoitzean 
esanahia desberdina baita. Sistemen izaera ere desberdina da: batzuk 
zentralizatuak dira, besteak banatuak.

'commit' adibide hartuta. Git-en commit-ak lokalak dira. SVNn beti 
zerbitzari zentral batean egiten da lan ordea eta commit-ak zerbitzarira 
bidaltzen dira zuzenean.

Aldaketa lokalak -- commit --> Zerbitzaria

Git-en aldaketa lokalak zerbitzarira bidaltzeko, lehendik commit-a izan 
behar dute. SVNk urrats bakarrean egiten duena Git-ek bitan banatzen du.

Aldaketa lokalak -- commit --> Staging area -- push --> Zerbitzaria

Azken kasu honetan, push-a egitean, staging arean entregatzeko dauden 
commit guztiak bidaliko dira zerbitzarira, beraz hainbat commit entrega 
daitezke eragiketa bakarrean.


Terminologiari dagokionez, GNOMEn 'egikaritu' erabili izan da 'commit' 
itzultzeko (CVSren testuinguruan).

Jarraian, nire iritzia.

Zerbitzarira bidalketa egiten denean (Git: push, SVN: commit), aldaketa 
lokalak 'entregatu' egiten dira.

Aldaketa lokalak gordetzen direnean (Git: commit, SVN: --), 'gauzatu' 
egiten dira; aldaketek benetako balioa hartzen dute.

Biltegiaren kopia lokalera urruneko aldaketak ekartzean (Git: pull, SVN: 
checkout), 'eguneratu' erabil daiteke.


Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago