[Librezale] Aplikazio baten lokalizazioa
Julen Ruiz Aizpuru
julenx a bildua gmail.com
Ost, Api 17, 11:39:24, CEST 2013
Kaixo Maddi, ongi etorri!
az., 2013.eko apiren 17a 10:45(e)an, Maddi Agiriano Etxabe(e)k idatzi zuen:
> Kaixo:
>
> EHUko Itzulpengintza eta Teknologia graduondokoko ikasle bat naiz, eta
> zuengana jotzea erabaki dut lokalizazio lan bat egitea gustatuko
> litzaidake eta. Kontua da graduondokoan modulu bat dugula
> lokalizazioaren inguruan, eta gai horren inguruko proiektua egitea
> erabaki dut, graduondokoaren amaierako lan gisa, ekainaren erdialderako.
> Galdetu nahi nizuen ea aplikazio informatikoren bat itzul nezakeen
> euskarara. Graduondokoan ibili ginen software libreko aplikazio bat
> lokalizatzen, eta, beraz, ez zen lehenengo aldia izango.
Anderrek aipatu dituen erreferentziez gainera, webguneko proiektuen
artean[1] ere araka dezakezu mantendu gabe dauden proiektuen bila.
Bestalde, aplikazio mota konkreturen bat daukazu buruan? Egin nahiko
zenukeena azaltzeak hautaketa prozesuan lagun dezake eta ideia berriak
ere eman genitzake horren arabera.
Mozillaren arloan, adibidez, lineako laguntza eta webgune/web aplikazio
dexente dago itzultzeko edo egunean jartzeko.
Lokalizatu beharrekoa aukeratzean kontuan izan ditzakezun beste zenbait
irizpide:
- Aplikazioa erabiltzen duzun ala ez (errazagoa eta erosoagoa izango da
probak egitea, eta interfazeko testuen testuingurua hobeto ezagutuko duzu)
- Aplikazioaren tamaina
- Izaera estrategikoa
Hautatzen duzuna hautatuta, ekainetik aurrera lokalizazio-lan horretan
segitzea litzateke egokiena; horretan jarraitzera animatzen zaitut,
esperientzia gustoko izanez gero, noski. Plaza honetako laguntza ez da
faltako.
Julen.
[1] http://librezale.org/wiki/Proiektuak
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago