[Librezale] about:mozilla
Ander Elortondo
ander a bildua debagoiena.net
Ast, Api 4, 08:16:08, CEST 2013
2013/04/03 19:14(e)an, Julen Ruiz Aizpuru(e)k idatzi zuen:
> Kaixo Librezale,
>
> Askoek jakingo duzue zer ezkutatzen den Firefoxeko about:mozilla
> orriaren atzean eta, ez dakizuenok, zeren zain zaudete!?
>
> Testuak honela dio:
>
> "Mammonek lo egin zuen. Eta piztia birjaio egin zen munduan zehar
> zabalduz eta bere zenbakiak legioak bailitzan hazi ziren. Eta garai
> berriak aldarrikatu zituzten eta uztak sutan sakrifikatu zituzten,
> azerien maltzurkeriarekin. Eta beraien irudira egindako mundu berri bat
> eraiki zuten, hitz sakratuek agindu legez, eta oinordekoei piztiari
> buruz hitz egin zieten. Mammon esnatu egin zen eta hara! jarraitzaile
> hutsa besterik ez zen.
>
> The Book of Mozilla liburutik, 11:9
> (10. argitalpena)"
>
>
> Gehien gustatu izan zaidan itzulpenetako bat izan da betidanik eta orain
> eguneratu egin dute, garai berrien erakusgarri-edo[1].
>
> Jatorrizkoak honela dio (formaturik gabe):
>
> "The twins of Mammon quarrelled. Their warring plunged the world into a
> new darkness, and the beast abhorred the darkness. So it began to move
> swiftly, and grew more powerful, and went forth and multiplied. And the
> beasts brought <em>fire</em> and light to the darkness.
>
> from The Book of Mozilla, 15:1"
>
> Eta ematera atrebitu naizen itzulpena ondorengoa da:
>
> "Mammonen bikiak mokoka aritu ziren. Liskarrak iluntasun berri batean
> murgildu zuen mundua eta piztiak iluntasuna gaitzetsi zuen. Beraz agudo
> mugitzen hasi eta indartsuagoa bilakatu zen, eta aurrera egin eta ugaldu
> egin zen. Eta piztiek sua eta argia eraman zuten iluntasunera.
>
> Mozillaren Liburutik, 15:1"
>
>
> Zerbait aldatuko zenukete? Testuaren esentzia mantentzen lagunduko duen
> hitz potenteagorik okurritzen zaizue?
>
>
> Eskerrik asko!
> Julen.
>
> [1] https://bugzilla.mozilla.org/show_bug.cgi?id=830767
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
> .
>
iepa!
testu ederrak.
Edonola nik uste gorrotoa dela sentimendua eta gaitzezpena kontrako
sentimenduaren aldarrikapena. Horregatik nik uste piztiak iluntasuna
gorrotatu egiten zuela.
Gorroto horren ondorioz bere erantzuna ez zen gaitzezpena izan,
ugaltzea, indartzea eta argia ekartzea baizik.
izan libre izan euskaldun!
Ander.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago