[Librezale] about:mozilla

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Ost, Api 3, 19:14:35, CEST 2013


Kaixo Librezale,

Askoek jakingo duzue zer ezkutatzen den Firefoxeko about:mozilla 
orriaren atzean eta, ez dakizuenok, zeren zain zaudete!?

Testuak honela dio:

"Mammonek lo egin zuen. Eta piztia birjaio egin zen munduan zehar 
zabalduz eta bere zenbakiak legioak bailitzan hazi ziren. Eta garai 
berriak aldarrikatu zituzten eta uztak sutan sakrifikatu zituzten, 
azerien maltzurkeriarekin. Eta beraien irudira egindako mundu berri bat 
eraiki zuten, hitz sakratuek agindu legez, eta oinordekoei piztiari 
buruz hitz egin zieten. Mammon esnatu egin zen eta hara! jarraitzaile 
hutsa besterik ez zen.

The Book of Mozilla liburutik, 11:9
(10. argitalpena)"


Gehien gustatu izan zaidan itzulpenetako bat izan da betidanik eta orain 
eguneratu egin dute, garai berrien erakusgarri-edo[1].

Jatorrizkoak honela dio (formaturik gabe):

"The twins of Mammon quarrelled. Their warring plunged the world into a 
new darkness, and the beast abhorred the darkness. So it began to move 
swiftly, and grew more powerful, and went forth and multiplied. And the 
beasts brought <em>fire</em> and light to the darkness.

   from The Book of Mozilla, 15:1"

Eta ematera atrebitu naizen itzulpena ondorengoa da:

"Mammonen bikiak mokoka aritu ziren. Liskarrak iluntasun berri batean 
murgildu zuen mundua eta piztiak iluntasuna gaitzetsi zuen. Beraz agudo 
mugitzen hasi eta indartsuagoa bilakatu zen, eta aurrera egin eta ugaldu 
egin zen. Eta piztiek sua eta argia eraman zuten iluntasunera.

   Mozillaren Liburutik, 15:1"


Zerbait aldatuko zenukete? Testuaren esentzia mantentzen lagunduko duen 
hitz potenteagorik okurritzen zaizue?


Eskerrik asko!
Julen.

[1] https://bugzilla.mozilla.org/show_bug.cgi?id=830767


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago