[Librezale] XARE, Kultura digitalean euskarazko erabilpena, sustatzeko azoka-jaialdia

Ander Elortondo ander a bildua debagoiena.net
As, Urr 30, 08:38:52, CET 2012


2012/10/29 19:57(e)an, XARE(e)k idatzi zuen:
> Kaixo Gorka,
>
> Eskerrik asko zure erantzunagatik. Hor ari gara jo ta ke 
> prestakizunekin, izan ere datak hurbiltzen baitoaz ziztu bizian.
>
> Jakin nahiko genuke zer moduz ikusi duzuen luzatu dizuegun proposamena 
> Kursaalen azaroaren 23 eta 24an ospatuko den XARE azokan itzulpen saio 
> bat antolatzeko. Azokaren bi egunetarako ekitaldi egitarau mardul bat 
> prestatzen ari gara (multimedia instalazioak, ikus-entzunezkoak, 
> erakustaldiak, musika, ikastaroak, mahai inguruak, jokoak, 
> aurkezpenak...) eta bertan zuekin elkarlanean itzulpen saio bat 
> antolatzea gustatuko litzaiguke, egun euskaraz ez dagoen programaren 
> bat euskaratzeko. Elkarlanerako prest baldin bazaudete, ekitaldiaren 
> nondik norakoak adostuko genituzke: formatua, iraupena... eta abar. 
> Guk ekitaldi hau honako helburuekin antolatu nahi dugu: Librezaleren 
> berri eman, itzulpenerako programen erabilpena irakatsi, itzultzaile 
> gehiago lortu eta horretaz gain, polita iruditzen zaigu azokak emaitza 
> erabilgarriak utzi ditzan.
>
> Gure asmoa litzateke saioa larunbat goizean egitea, azaroaren 24an. 
> Antolaketarako zuen laguntza beharko genuke. Aipatutako saioan, 
> zuetariko bi edo hiru lagunez gain, itzulpenak egiteko prest dauden 
> hainbat boluntario bilduko genituzke, akaso euskal filologiako 
> ikasleak. Pootle erabiltzen irakatsi eta irizpide batzuk eman beharko 
> litzaieke, lanean jarri ahal izateko. Adostu beharko genuke ere zer 
> software itzuliko litzatekeen saio honetan.
> Animatzen zarete?
>
> Bestalde, egitarauaren barruan, badago E-gitasmoak izeneko gune bat, 
> non internet eta IKTekin lotutako Euskal Herriko hainbat egitasmo 
> aurkeztuko diren eta gustatuko litzaiguke bertan Librezaleren berri 
> ematea. 15 minutuko aurkezpenak lirateke. Animatuko?
>
> Besarkada bat
>
> Iņigo
>
>
>
> ig., 2012.eko urrren 28a 13:05(e)an, Gorka Azkarate Zubiaur(e)k idatzi 
> zuen:
>> Kaixo Iņigo,
>>
>> aspaldian ikusi nuen zure mezua; proposamen interesgarriak zeuzkala 
>> iruditu zitzaidan.  Zure mezuak ahaztuta geratzeko arriskua du, inork 
>> ez badu erantzuten...
>>
>> Zer moduz doaz prestaketa lanak?
>>
>> Nire aldetik, ostiralean egingo diren ekintzetara ezin hurbildu, 
>> larunbatean egingo diren ekintzetara hurbilduko nintzateke... Gogoa 
>> bai, baina oraingoz hitza ezin eman.
>>
>> Dena den, zorte on!
>>
>>
>>
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Librezale mailing list
>> Librezale a bildua librezale.org
>> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
> -- 
> XARE.EU
> Donostia, 11 behea A. 20.115 Astigarraga. 943 444422
> Antsoain, 1 behea. 31.014 Iruņea. tf:948 121976 fax:948 148278
>
> info a bildua xare.eu  *www.xare.eu
>
> Iņigo Martinez * 686 485980


Aupa Iņigo:

  Lehenik eta behin zuen ekimena txalotu eta eskertu. Joateko desiratzen 
nago baina......
Familia ugaria eta konpromiso ugariagoak ditut eta ezin tarterik hartu 
ezta bertatik igaroko diren hainbat lagun agurtzera ere. Nahiko nuke 
bestalde, nolabait bada ere, horrelako ekimena aurrera atera duzuenoi 
lagundu;  ekimenaren berri ematea besterik ez datorkit burura...

jaso librezale honen besarkada eta animoak,

izan libre izan euskaldun!
Ander Elortondo.





-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20121030/bebed163/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago