[Librezale] XARE, Kultura digitalean euskarazko erabilpena, sustatzeko azoka-jaialdia
XARE
Info a bildua xare.eu
Al, Urr 29, 19:57:01, CET 2012
Kaixo Gorka,
Eskerrik asko zure erantzunagatik. Hor ari gara jo ta ke
prestakizunekin, izan ere datak hurbiltzen baitoaz ziztu bizian.
Jakin nahiko genuke zer moduz ikusi duzuen luzatu dizuegun proposamena
Kursaalen azaroaren 23 eta 24an ospatuko den XARE azokan itzulpen saio
bat antolatzeko. Azokaren bi egunetarako ekitaldi egitarau mardul bat
prestatzen ari gara (multimedia instalazioak, ikus-entzunezkoak,
erakustaldiak, musika, ikastaroak, mahai inguruak, jokoak,
aurkezpenak...) eta bertan zuekin elkarlanean itzulpen saio bat
antolatzea gustatuko litzaiguke, egun euskaraz ez dagoen programaren bat
euskaratzeko. Elkarlanerako prest baldin bazaudete, ekitaldiaren nondik
norakoak adostuko genituzke: formatua, iraupena... eta abar. Guk
ekitaldi hau honako helburuekin antolatu nahi dugu: Librezaleren berri
eman, itzulpenerako programen erabilpena irakatsi, itzultzaile gehiago
lortu eta horretaz gain, polita iruditzen zaigu azokak emaitza
erabilgarriak utzi ditzan.
Gure asmoa litzateke saioa larunbat goizean egitea, azaroaren 24an.
Antolaketarako zuen laguntza beharko genuke. Aipatutako saioan,
zuetariko bi edo hiru lagunez gain, itzulpenak egiteko prest dauden
hainbat boluntario bilduko genituzke, akaso euskal filologiako ikasleak.
Pootle erabiltzen irakatsi eta irizpide batzuk eman beharko litzaieke,
lanean jarri ahal izateko. Adostu beharko genuke ere zer software
itzuliko litzatekeen saio honetan.
Animatzen zarete?
Bestalde, egitarauaren barruan, badago E-gitasmoak izeneko gune bat, non
internet eta IKTekin lotutako Euskal Herriko hainbat egitasmo aurkeztuko
diren eta gustatuko litzaiguke bertan Librezaleren berri ematea. 15
minutuko aurkezpenak lirateke. Animatuko?
Besarkada bat
Iņigo
ig., 2012.eko urrren 28a 13:05(e)an, Gorka Azkarate Zubiaur(e)k idatzi zuen:
> Kaixo Iņigo,
>
> aspaldian ikusi nuen zure mezua; proposamen interesgarriak zeuzkala
> iruditu zitzaidan. Zure mezuak ahaztuta geratzeko arriskua du, inork
> ez badu erantzuten...
>
> Zer moduz doaz prestaketa lanak?
>
> Nire aldetik, ostiralean egingo diren ekintzetara ezin hurbildu,
> larunbatean egingo diren ekintzetara hurbilduko nintzateke... Gogoa
> bai, baina oraingoz hitza ezin eman.
>
> Dena den, zorte on!
>
>
>
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
--
XARE.EU
Donostia, 11 behea A. 20.115 Astigarraga. 943 444422
Antsoain, 1 behea. 31.014 Iruņea. tf:948 121976 fax:948 148278
info a bildua xare.eu * www.xare.eu
Iņigo Martinez * 686 485980
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20121029/b9a7c572/attachment-0002.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago