<html>
<head>
<meta content="text/html; charset=ISO-8859-15"
http-equiv="Content-Type">
</head>
<body bgcolor="#FFFFFF" text="#000000">
<div class="moz-cite-prefix">2012/10/29 19:57(e)an, XARE(e)k idatzi
zuen:<br>
</div>
<blockquote cite="mid:508ED17D.9040700@xare.eu" type="cite">
<meta content="text/html; charset=ISO-8859-15"
http-equiv="Content-Type">
Kaixo Gorka,<br>
<br>
Eskerrik asko zure erantzunagatik. Hor ari gara jo ta ke
prestakizunekin, izan ere datak hurbiltzen baitoaz ziztu bizian.<br>
<br>
Jakin nahiko genuke zer moduz ikusi duzuen luzatu dizuegun
proposamena Kursaalen azaroaren 23 eta 24an ospatuko den XARE
azokan itzulpen saio bat antolatzeko. Azokaren bi egunetarako
ekitaldi egitarau mardul bat prestatzen ari gara (multimedia
instalazioak, ikus-entzunezkoak, erakustaldiak, musika,
ikastaroak, mahai inguruak, jokoak, aurkezpenak...) eta bertan
zuekin elkarlanean itzulpen saio bat antolatzea gustatuko
litzaiguke, egun euskaraz ez dagoen programaren bat euskaratzeko.
Elkarlanerako prest baldin bazaudete, ekitaldiaren nondik norakoak
adostuko genituzke: formatua, iraupena... eta abar. Guk ekitaldi
hau honako helburuekin antolatu nahi dugu: Librezaleren berri
eman, itzulpenerako programen erabilpena irakatsi, itzultzaile
gehiago lortu eta horretaz gain, polita iruditzen zaigu azokak
emaitza erabilgarriak utzi ditzan.<br>
<br>
Gure asmoa litzateke saioa larunbat goizean egitea, azaroaren
24an. Antolaketarako zuen laguntza beharko genuke. Aipatutako
saioan, zuetariko bi edo hiru lagunez gain, itzulpenak egiteko
prest dauden hainbat boluntario bilduko genituzke, akaso euskal
filologiako ikasleak. Pootle erabiltzen irakatsi eta irizpide
batzuk eman beharko litzaieke, lanean jarri ahal izateko. Adostu
beharko genuke ere zer software itzuliko litzatekeen saio honetan.
<br>
Animatzen zarete?<br>
<br>
Bestalde, egitarauaren barruan, badago E-gitasmoak izeneko gune
bat, non internet eta IKTekin lotutako Euskal Herriko hainbat
egitasmo aurkeztuko diren eta gustatuko litzaiguke bertan
Librezaleren berri ematea. 15 minutuko aurkezpenak lirateke.
Animatuko?<br>
<br>
Besarkada bat<br>
<br>
Iņigo<br>
<br>
<br>
<br>
<div class="moz-cite-prefix">ig., 2012.eko urrren 28a 13:05(e)an,
Gorka Azkarate Zubiaur(e)k idatzi zuen:<br>
</div>
<blockquote
cite="mid:CAG0Ba+j-DiXNRgQuhD8t5p1NMrbJkDGfJBio_YBECq5R9A700A@mail.gmail.com"
type="cite">Kaixo Iņigo,<br>
<br>
aspaldian ikusi nuen zure mezua; proposamen interesgarriak
zeuzkala iruditu zitzaidan. Zure mezuak ahaztuta geratzeko
arriskua du, inork ez badu erantzuten...<br>
<br>
Zer moduz doaz prestaketa lanak?<br>
<br>
Nire aldetik, ostiralean egingo diren ekintzetara ezin hurbildu,
larunbatean egingo diren ekintzetara hurbilduko nintzateke...
Gogoa bai, baina oraingoz hitza ezin eman.<br>
<br>
Dena den, zorte on!<br>
<br>
<br>
<br>
<br>
<fieldset class="mimeAttachmentHeader"></fieldset>
<br>
<pre wrap="">_______________________________________________
Librezale mailing list
<a moz-do-not-send="true" class="moz-txt-link-abbreviated" href="mailto:Librezale@librezale.org">Librezale@librezale.org</a>
<a moz-do-not-send="true" class="moz-txt-link-freetext" href="http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale">http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale</a>
</pre>
</blockquote>
<br>
<pre class="moz-signature" cols="72">--
XARE.EU
Donostia, 11 behea A. 20.115 Astigarraga. 943 444422
Antsoain, 1 behea. 31.014 Iruņea. tf:948 121976 fax:948 148278
<a moz-do-not-send="true" class="moz-txt-link-abbreviated" href="mailto:info@xare.eu">info@xare.eu</a> * <a moz-do-not-send="true" class="moz-txt-link-abbreviated" href="http://www.xare.eu">www.xare.eu</a>
Iņigo Martinez * 686 485980
</pre>
</blockquote>
<br>
<br>
Aupa Iņigo:<br>
<br>
Lehenik eta behin zuen ekimena txalotu eta eskertu. Joateko
desiratzen nago baina......<br>
Familia ugaria eta konpromiso ugariagoak ditut eta ezin tarterik
hartu ezta bertatik igaroko diren hainbat lagun agurtzera ere.
Nahiko nuke bestalde, nolabait bada ere, horrelako ekimena aurrera
atera duzuenoi lagundu; ekimenaren berri ematea besterik ez
datorkit burura...<br>
<br>
jaso librezale honen besarkada eta animoak,<br>
<br>
izan libre izan euskaldun!<br>
Ander Elortondo.<br>
<br>
<br>
<br>
<br>
<br>
</body>
</html>