[Librezale] Android euskaratzeko proiektua
Julen Ruiz Aizpuru
julenx a bildua gmail.com
Ost, Urr 3, 11:32:07, CEST 2012
al., 2012.eko urrren 01a 09:54(e)an, Urtzi Odriozola(e)k idatzi zuen:
>
> 4. Eusko Jaurlaritzak android euskaratu behar duela ikusten deu eta
> David Vaquero-rekin harremanetan jartzen saiatzen gara. Ez du ezer
> esaten (Urtzi, oraindik ez du ezer esan, ezta?).
Nire aurreko mezuan komentatu moduan, hau kritikoa iruditzen zait. Ez
zen izango alferrikako lana burutzen den lehenengo aldia.
> 6. Librezale-ren zerbitzaria erabiltzea proposatzen da, baina
> itzulpenetarako erabiltzen duten sistema ez da Android itzultzeko
> aproposena. Horregatik, eta probak egiteko, Glotpress zerbitzaria
> jartzen da XML fitxategiak era egokian itzultzeko. Balio duela
> ikusten da.
Honekin galdu naiz. Inork ez du ezer proposatu hemen. Mezuren bat galdu
dut agian?
Bide batez, Pootle-k Android fitxategien euskarri esperimentala badauka.
> Android euskaraz nahi degun guztien artean itzultzen badegu eta
> Google-era igotzeko eman behar diren pauso guztiak ematen baditugu,
> Android euskaraz ofizialki izateko aukerak dauzkagu. Itzulpena
> gehitzea Google-en esku geratuko da, baina ezin dugu besterik egin.
Berriz ere aurreko mezuan esandakoa azpimarratu nahi dut, kasu honetan
Androideko arduradunetako baten hitzak:
"the translated files in AOSP aren't the actual source files, and any
direct contribution there would get overwritten by the next import of
translations from the internal translation system"
> Eusko Jaurlaritzakoari buruz, ondo dago itzultzeagatik
> dirulaguntzaren bat eman badiote norbaiti, baina itzulpenaren martxa
> ez jakiteaz gain, Android etengabe eguneratzen ari da eta string
> berriak ateratzen dira bertsioen eguneraketetan. Itzulpenen
> eguneraketa hauek ere kudeatu beharko dira eta itzulpen berriak igo.
> Hori auzolanean egiten badegu errazagoa izango dela pentsatzen det,
> bestela Eusko Jaurlaritzak berriz dirulaguntza eman arte itxaron
> beharko degu.
Tamalez betidanik pasa den zerbait da hau. Windowsen lokalizazioak
ezagutzen?
> Horregatik eta zuen laguntza ezinbesteko dela iruditzen zaigulako gure
> eskua luzatzen dizuegu. Web gunean ere zuen logoa jarri genuen, zuekin
> elkar lan bat nahi genuela adierazteko. Gainera, zuen web gunean oso
> material txukuna dago itzulpenen inguruan eta horri ere erreferentzia
> egin nahi genion. Besterik ez. Logoaren inguruan zerbait gaizki
> baderitzozue ez daukagu inongo arazorik kendu edo aldatzeko.
Ze laguntza behar duzue? zein da elkarlana?
Librezaleko baliabideak denon eskura daude: eztabaidarako
posta-zerrenda, edozein albiste edo beste idazteko webgunea eta
bestelako zerbitzariak. Edozer behar izanez gero eskatu besterik ez
daukazue.
Gomendio pertsonal batzuk:
- Ezer itzuli aurretik osatu terminologia. Termino berriak asmatu baino
lehen begiratu aurretik eginda dauden lokalizazioetan. Zalantzarik
izanez gero galdetu horretan dabilen jendeari, adibidez ItzuL
posta-zerrendan edo bestelako lokalizatzaileei. Bozketak egitea ez da
gauza serioa.
Baliabideak:
* Software librean egindako itzulpen nagusiak:
http://eu.open-tran.eu/
* Zerrendara bidalitako terminologia:
http://librezale.org/pipermail/librezale/2012-August/004529.html
* MS Terminologia:
https://www.microsoft.com/Language/en-US/Terminology.aspx
- Aplikatu estilo-liburuko irizpideak. Ohiko akats batzuk aipatzearren:
aginduetan aditza ez aurreratzea, ingelesezko maiuskula-arauak
jarraitzea (adib. 'Berretsi Ekintza' erabiltzea 'Confirm Action'erako;
euskaraz 'Berretsi ekintza'), identifikadoreekin marratxoak erabiltzea
('%s(r)en' hobe '%s-en' baino), siglen deklinabidean marratxoa
erabiltzea... estilo-liburuan aurkituko dituzue gehiago.
Baliabideak:
* Librezaleko estilo-liburua:
http://librezale.org/wiki/Estilo-liburua
* HPSren 'Software-lokalizazioetan erabiltzeko hainbat irizpide':
http://www.euskara.euskadi.net/r59-738/eu/contenidos/informacion/software_lokalizazioak/eu_irizpide/euskarako_lokalizazioak.html
* MS estilo-gida: https://www.microsoft.com/Language/en-US/StyleGuides.aspx
Julen.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago