Kaixo librezale,

Agian hasiera hasieratik idatzi behar genuen hemen baina beno... kontua da android euskaratzeko proiektu berri bat jarri dugula martxan. Twitter itzultzeak izan zuen "boom" hori aprobetxatuz jarraipen bat eman nahi geniolako. Asmoa oso sinplea izan da, plataforma bat jarri android itzultzeko gero, lagun talde baten artean itzulpenak egin ahal izateko.

Egia esan, hasiera batean, talde murriztu bat hasi ginen twitterren gertatu dena gertatzeko beldurrez baigeunden... itzulpenen kalitatea hasieratik ona izatea nahi genuen. Hala ere, gerora ikusi dugu itzulpen proposamenak irekia izan behar duela eta itzulpenak onartuko dituzten adituak baditugu, kalitatea bermatuko dela. Horrela talde sektario itxura izan beharrean guztiona den lan bat plazaratuko genukeela. Eta hemen sartzen da Librezale. Itzulpen taldean dagoen Unaiek honelaxe idatzi zuen:

Aupa ekipo!!

Ideia guztiak ordenatzeko, orain arte egin diren pauso guztien laburpena egingo det, zerbait falta bada esango didazue:

1. Android sistema eragilea era ofizialean euskararik gabe dator eta dagoeneko katalana adibidez badago.

2. Katalanekin hitz egiten da zer egin zuten jakiteko. Katalanen erantzuna euskal-kanpainak taldean elkarbanatu genuen.

3.
Katalanek esandakoarekin, Google-ekin harremanetan jartzea lortzen da,
Google-ek ez du era ofizialean euskara sartzea aurreikusten, baina
itzulpena bidaltzen bada onartu dezaketela esaten digute.

4.
Eusko Jaurlaritzak android euskaratu behar duela ikusten deu eta David
Vaquero-rekin harremanetan jartzen saiatzen gara. Ez du ezer esaten
(Urtzi, oraindik ez du ezer esan, ezta?).

5. Samsung eta
Sony-Ericsson mugikorrek euskarazko itzulpenak ateratzen dituzte, baina
gainontzeko mugikorretan sartzeko asmorik gabe.

6. Librezale-ren
zerbitzaria erabiltzea proposatzen da, baina itzulpenetarako erabiltzen
duten sistema ez da Android itzultzeko aproposena. Horregatik, eta
probak egiteko, Glotpress zerbitzaria jartzen da XML fitxategiak era
egokian itzultzeko. Balio duela ikusten da.

7. Android euskaraz
nahi degu, eta era ofizialean egongo denik konfirmatzen ez digutenez,
ekimen hau aurrera eramatea erabakitzen da.

Android euskaraz
nahi degun guztien artean itzultzen badegu eta Google-era igotzeko eman
behar diren pauso guztiak ematen baditugu, Android euskaraz ofizialki
izateko aukerak dauzkagu. Itzulpena gehitzea Google-en esku geratuko da,
baina ezin dugu besterik egin. ROM-ak atera daitezke, baina
erabiltzaile gehienek ez det uste ROM-ak instalatzen ibiliko direnik,
errazagoa izan beharko luke.

Eusko Jaurlaritzakoari buruz, ondo
dago itzultzeagatik dirulaguntzaren bat eman badiote norbaiti, baina
itzulpenaren martxa ez jakiteaz gain, Android etengabe eguneratzen ari
da eta string berriak ateratzen dira bertsioen eguneraketetan.
Itzulpenen eguneraketa hauek ere kudeatu beharko dira eta itzulpen
berriak igo. Hori auzolanean egiten badegu errazagoa izango dela
pentsatzen det, bestela Eusko Jaurlaritzak berriz dirulaguntza eman arte
itxaron beharko degu.

Emango diren pauso guztiak blog-ean
jartzea eta jendeak prozesua ze puntutan dagoen jakitea oso
garrantzitsua dela uste det. Android euskaraz egotea lortu behar da!
Animo!!

Horregatik eta zuen laguntza ezinbesteko dela iruditzen zaigulako gure eskua luzatzen dizuegu. Web gunean ere zuen logoa jarri genuen, zuekin elkar lan bat nahi genuela adierazteko. Gainera, zuen web gunean oso material txukuna dago itzulpenen inguruan eta horri ere erreferentzia egin nahi genion. Besterik ez. Logoaren inguruan zerbait gaizki baderitzozue ez daukagu inongo arazorik kendu edo aldatzeko.

Nire iritzi pertsonala da, proiektu hau ere librezaleko proiektu bat dela. Guztiontzat guztiok egina eta librezaleren ideia guztiekin bat datorrena. Beste web gune batean sustengatzen da, baina Unaik esan duen moduan, arazo tekniko hutsa izan zen... ez genuen zuen Poodle-ean itzulpen fitxategiak txertatzeko modurik aurkitu. Bestalde, Unairi erantzunez, ez Eusko Jaularitzak ez David Vaquero ezta Samsung-ek ere ez didate erantzunik eman.

Ba, besterik gabe, gaizki eginak barkatu eta ondo eginak kontutan hartu.