[Librezale] XARE, Kultura digitalean euskarazko erabilpena, sustatzeko azoka-jaialdia

Txopi txopi a bildua sindominio.net
As, Aza 20, 10:53:25, CET 2012


On 20.11.2012 08:43, Julen Ruiz Aizpuru wrote:
> al., 2012.eko azaren 19a 23:44(e)an, Ander Martínez(e)k idatzi zuen:
>> Gorka Azkarate Zubiaur<gorkaazkarate a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi
>> zuen (2012eko azaren 19a 23:06):
>>>
>>> Ez dut uste horrelako testuinguruan horrelako saltsatan sartzea 
>>> merezi
>>> duenik. Nik imaginatzen dudana zera da, jendea launchpaden edo 
>>> librezaleren
>>> pootle horretan izena ematera animatu ea gero kateak banatu: urliak 
>>> 200.etik
>>> 250.era, sandiak 251.etik 300.era... Zalantzarik sortuz gero, 
>>> albokoari edo
>>> Euskalbarri galdetu...
>>>
>> Egia, gehiegi nahastea dela. Gainera, berriz pentsatu det eta ez al 
>> da
>> hobe launchpad-en izena eman dezaten hartara geroago ere bertan
>> itzulpenak egitera anima daitezen. Librezale-ko pootle-n izena 
>> emateko
>> eskuz onartu behar dira erabiltzaile berriak?

Launchpad-en dagoen proiektu bat aukeratuz gero, nik pertsonalki hobeto 
ikusten dut Launchpad bera erabiltzea euskaraketa jai horretan. Jendea 
bere e-postarekin izena ematera animatu dezakezue eta gogorik ez 
duenari, zure erabiltzailearekin saioa hasi eta kitto. Edo nahiago 
baduzu, xare-calibre a bildua gmail.com edo beste e-mail generiko bat sortu eta 
Launchpad-en izena eman eta kitto.

>
> Ez, erabiltzaileek berretsi behar dute euren kontua posta
> elektronikoan jasotzen duten mezu baten bidez.
>
> Administratzaileek, bestetik, zuzenean sor ditzakete erabiltzaileak,
> inongo berrespen-ekintzaren beharrik gabe.
>
> Pootle erabiliko baduzu abixatu eguneraketa egin dezadan, denboraz
> larri nabil eta ahal bezain lasterren jakitea komeniko zitzaidan.

Julenek dioena egia da, baina kontutan izan behar da Pootle-eko 
proiektu bakoitza nahi bezala konfiguratu daitekela. Erabiltzaile 
anonimoek (Pootlek "nobody" izendatzen dituenak) gomendioak egitea edo 
zuzenean itzulpenak egitea ere posible da. Orokorrean ez dut gomendatzen 
baina egun batzutan horrela konfiguratuta edukitzea aukera interesgarria 
iruditzen zait.

Pootle-en baimenak nola ezartzen diren argitzearren, gure WordPress 
proiektuko baimenen pantaila-argazki bat atxikitzen dut mezu honi.

Goraintziak,

Txopi.
-------------- hurrengo zatia --------------
A non-text attachment was scrubbed...
Name: pootle-konfiguratzen.png
Type: image/png
Size: 91316 bytes
Desc: ez dago erabilgarri
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20121120/ce291444/attachment-0002.png>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago