[Librezale] XARE, Kultura digitalean euskarazko erabilpena, sustatzeko azoka-jaialdia

Txopi txopi a bildua sindominio.net
As, Aza 20, 10:48:29, CET 2012


On 19.11.2012 23:44, Ander Martínez wrote:
> Gorka Azkarate Zubiaur<gorkaazkarate a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi
[...]
>> Oso oker ez banago, Launchpaden egindako itzulpena bidali egiten da 
>> eta
>> Librezaleren Pootle horretan gomendatu, ezta? Bai batean bai bestean 
>> alda
>> daitezke dagoeneko ontzat hartutako euskaraketak. Pootle horretan ez 
>> dut
>> ia-ia esperientziarik.
> Gomendatu ala bidali agertzen zaizun baimenen araberakoa da. Biek
> dute, dena den, itzulpenak zalantzazkotzat markatzeko aukera.

Pootle-ek kateak, itzulpenak eta itzulpen-gomendioa desberdintzen ditu:

Kateak, itzuli beharreko hitzak eta esaldiak dira.

Itzulpenak, kate bakoitzeko lortu behar dugun itzulitako kateak dira. 
Haseran kate guztiak ditugu eta itzulpen bat ere ez. Gero, 
gutxi-gutxika, itzulpenak sartzen goaz, kate guztientzako itzulpenak 
lortu arte.

Itzulpen-gomendioa, behin-betiko itzulpenak lortu bitartean euskaraketa 
egiten gabiltzan kideok elkarbanatu ditzakegun behin-behineko itzulpenak 
dira. Itzulpenak egiteko baimenak dituzten kideek, itzulpen-gomendioak 
egiteko baimenak ere izaten dituzte, nola itzuli argi ez dituzten kateak 
iruzkindu eta beste norbaitek berrikusteko, edo beste egun batetan 
gomendio horiek errepasatzeko eta erabaki bat hartzeko. Gertatu daiteke 
proiektu batetan erabiltzaile batzuk itzulpen-gomendioak bakarrik 
egiteko baimenak izatea eta itzulpenak egiteko baimenak dituztenak, 
besteek egindako gomendioak onartzen ibiltzea. Proiektua nola kudeatu 
erabakitzen den arabera da guzti hori.

Adibide bat:
    Katea:
       "Updated."
    Itzulpen-gomendioak:
       "Eguneratu" (erabiltzailea1)
       "Eguneraketa." (erabiltzailea2)
       "Eguneratua." (erabiltzailea3)
    Itzulpena:
       -
Badaude iruzkinak, terminologia proposamenak, egiaztapen automatikoak 
eta beste kontzeptu batzuk baina oinarrizkoena hau dela uste dut.

Agur t'erdi,

Txopi.




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago