[Librezale] XARE, Kultura digitalean euskarazko erabilpena, sustatzeko azoka-jaialdia

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Ast, Aza 15, 10:00:07, CET 2012


Egun on,

az., 2012.eko azaren 14a 22:17(e)an, Ander Martínez(e)k idatzi zuen:
> Kaixo,
>
> aspaldidanik jarraitzen det zerrenda baina oso gutxitan idatzi det
> ezer (gmaileko bilatzailea erabilita 2011ko urtarrilean idatzi nuen
> ezer azken aldiz). Dena den, ekimena interesgarria denez eta
> gerturatzekoa nintzenez neronek hartuko dut itzulparty-aren ardura
> adituago zaretenok ezin badezue.

Ona! Poztekoa benetan!

>
> Dena den, etorri ezin zaretenon laguntza eskertzekoa da ekimena
> antolatzeko. Adibidez, itzulparty horretan itzultzeko softwarea
> aukeratzeko. Bestalde beste inoiz egin duzuen hitzaldiren bateko
> aurkezpena bidaltzea ere ondo legoke, lan hori aurrezteko.

Wikian dauzkagun baliabideak[1] aipatu gabe ez nituzke utziko: 
lan-tresnak, lokalizazio-gida eta bestelako dokumentazioa. Eta batez ere 
estilo-liburua eta terminologia nabarmenduko nituzke.

> Laburbilduz:
> a) Beste inor etortzekoa al da?

Aurreko batean aipatu bezala denboraz oso larri nabil, agian bisita 
azkar bat egiteko tartea aterako nuke ostiral arratsaldean baina hori 
baino askozaz gehiago ia ezinezkoa litzateke.


Beste behin esanda, pozten naiz benetan parte hartzera animatu izanaz. 
Eskerrik asko!

Julen.

[1] http://librezale.org/wiki/Azala



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago