[Librezale] OmegaT ikastaroa

Mikel Larreategi larreategi a bildua eibar.org
As, Aza 20, 08:55:31, CET 2012


Asier Sarasua Garmendia<asiersar a bildua yahoo.com> igorleak hau idatzi zuen
(2012eko azaren 19a 22:34):

> Aupa,
>
> Duela pare bat aste OmegaT-ren ikastaro birtual bat egin zen Asmozek
> antolatuta. Ni izan nintzen irakaslea eta bideo batzuk grabatu nituen.
> Orain bideo horiek Asmozen webgunetik deskargatzeko moduan jarri
> dituzte[1]. Posta helbidea eskatzen dute edukiak deskargatu ahal izateko.
>
> Ikastaroan OmegaT eta eXeLearning izeneko beste aplikazio bat erakutsi
> ziren[2]. Ez nuen ezagutzen eXeLearning hori, edukiak (batez ere ikastaroak
> eta antzekoak) sarean argitaratzeko plataforma bat da.
>
> Denbora apur bat daukadanean OmegaT-ren bideo horiek Vimeora igoko ditut
> eta agian zerbait idatziko dut Librezaleren webgunerako.
>


e-learningerako edukiak prestatzeko tresna bat da eXeLearning, Mozillaren
bertsio "zaharrek" zekarten XUL teknologian prestatuta. Badirudi Espainia
mailan hainbat eta hainbat lekutan erabiltzen dela eXeLearning eta
irakasleei erraza egiten omen zaie tresna hori erabiltzea edukiak sortu eta
maketatzeko.

Ondoren, tresnak, hainbat eratako esportazioak eskaintzen ditu gero Moodle
edo beste plataforma batzuetara edukiak inprotatu ahal izateko.

Eta iaztik, gutxi gora behera, edukiak XLIFF formatuan ere esportatu eta
inportatzeko aukera ematen du, edukien itzulpenean laguntzeko.

eXeren hasierako garapena Zelanda Berrian egin zen, baina jatorrizko
garatzaileak sostengurik ematen ez zuela eta, CENATIC eta ITEren bidez
daramate eXeren fork bat. Garapena CENATICen "forjan" edo GitHuben jarraitu
dezakezue:

http://forja.cenatic.es/projects/iteexe/

https://github.com/pedropena/iteexe


Mikel


-- 
Mikel Larreategi
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20121120/4dd3f4a3/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago