Aupa,
Duela pare bat aste OmegaT-ren ikastaro birtual bat egin zen Asmozek antolatuta. Ni izan nintzen irakaslea eta bideo batzuk grabatu nituen. Orain bideo horiek Asmozen webgunetik deskargatzeko moduan jarri dituzte[1]. Posta helbidea eskatzen dute edukiak deskargatu ahal izateko.
Ikastaroan OmegaT eta eXeLearning izeneko beste aplikazio bat erakutsi ziren[2]. Ez nuen ezagutzen eXeLearning hori, edukiak (batez ere ikastaroak eta antzekoak) sarean argitaratzeko plataforma bat da.
Denbora apur bat daukadanean OmegaT-ren bideo horiek Vimeora igoko ditut eta agian zerbait idatziko dut Librezaleren webgunerako.
e-learningerako edukiak prestatzeko tresna bat da eXeLearning, Mozillaren bertsio "zaharrek" zekarten XUL teknologian prestatuta. Badirudi Espainia mailan hainbat eta hainbat lekutan erabiltzen dela eXeLearning eta irakasleei erraza egiten omen zaie tresna hori erabiltzea edukiak sortu eta maketatzeko. 
Ondoren, tresnak, hainbat eratako esportazioak eskaintzen ditu gero Moodle edo beste plataforma batzuetara edukiak inprotatu ahal izateko.
Eta iaztik, gutxi gora behera, edukiak XLIFF formatuan ere esportatu eta inportatzeko aukera ematen du, edukien itzulpenean laguntzeko.
eXeren hasierako garapena Zelanda Berrian egin zen, baina jatorrizko garatzaileak sostengurik ematen ez zuela eta, CENATIC eta ITEren bidez daramate eXeren fork bat. Garapena CENATICen "forjan" edo GitHuben jarraitu dezakezue:
http://forja.cenatic.es/projects/iteexe/
https://github.com/pedropena/iteexe
Mikel
Mikel Larreategi