[Librezale] XARE, Kultura digitalean euskarazko erabilpena, sustatzeko azoka-jaialdia
Asier Arsuaga
artsuaga a bildua gmail.com
As, Aza 20, 08:29:21, CET 2012
>> Baina... egongo da "bezerorik"? Ala artzainak bai eta ardirik ez
zaintzeko?
>Ba ardirik ezean gaztarik gabe etxera, edo garagardo bila tabernara.
Aukeran :-)
Bueno ni azalduko naiz, ostiralean ziurrenik, artzai txakur gisa nahi
baduzue eta atrezzorako ardiak behar badira ere prest. Saiatuko naiz beste
ardi pare bat eramaten ere. Bide batez artzaiak elkar ezagutzeko balioko du
behintzat. ;)
Ander Martínez<dwarfnauko a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2012eko
azaren 19a 23:44):
> Gorka Azkarate Zubiaur<gorkaazkarate a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi
> zuen (2012eko azaren 19a 23:06):
> > Kaixo,
> >
> > badira egun batzuk izena eman nuela larunbaterako. Zerrenda honetan
> joango
> > nintzela bota eta izena eman nuen:
> >
> > http://www.xare.eu/seccion/azoka/subseccion/bolondres
> >
> > Suposatzen dut aste honetan mezutxoren bat igorriko didatela eguneko
> > gai-ordenarekin-edo.
> >
> > Bestalde, Itsas posta-zerrendan irakurri dut, (lurker moduan ibiltzen
> naiz),
> > instalazio-ospakizunak egiteko asmoa badagoela.
> >
> > Badaezpada USB pintxo batzuk eramango ditut. Nik Ubuntu/Kubuntu
> instalatzen
> > ez dut esperientzia handiegirik. Pazientzia gutxi izaten dut eta
> aspaldian
> > ahaztu nituen Windowsekin lekua partekatze kontu haiek. Instalatzaile
> > kaxkarra beraz, baina tira.
> Neu ere han izango naiz baina ez det ezer eramango. Espero dut
> gainerakoek ekartzen dezutenarekin nahiko izatea, ez baitaukat ez
> usb-rik ez DVD-rik eskura.
>
> > Zer instalatuko dugun, zer itzuliko dugun, suposatzen dut bere garaian
> > dagoen jendearekin hitz eginda adostuko dugula.
> >
> > calibre, wordpress, freeciv... Librezaleren Pootle euskarri horretan
> > sartuta, berehala ikusten da zer dagoen berde eta zer gorri. Hurbiltzen
> den
> > jendeari galdetuz, ea zer adosten den.
>
> Bai, baina aurretik aukerak pentsatuta hobe. Egia esateko, ez daukat
> ezta arrastorik ere zenbat jende den etortzeko ezta zein profil izango
> duten. Aukeran hobe hitz tekniko asko ez duten programak itzultzea.
>
> >
> >>>ez dakit ez ote den hobe launchpadetik po fitxategia jaitsi,
> librezale-ren
> >>> pootle-era >>igo eta bertan itzuli. Beharbada gehiegizko nahaspilatzea
> da?
> >
> > Ez dut uste horrelako testuinguruan horrelako saltsatan sartzea merezi
> > duenik. Nik imaginatzen dudana zera da, jendea launchpaden edo
> librezaleren
> > pootle horretan izena ematera animatu ea gero kateak banatu: urliak
> 200.etik
> > 250.era, sandiak 251.etik 300.era... Zalantzarik sortuz gero, albokoari
> edo
> > Euskalbarri galdetu...
> >
> Egia, gehiegi nahastea dela. Gainera, berriz pentsatu det eta ez al da
> hobe launchpad-en izena eman dezaten hartara geroago ere bertan
> itzulpenak egitera anima daitezen. Librezale-ko pootle-n izena emateko
> eskuz onartu behar dira erabiltzaile berriak?
>
> > Oso oker ez banago, Launchpaden egindako itzulpena bidali egiten da eta
> > Librezaleren Pootle horretan gomendatu, ezta? Bai batean bai bestean alda
> > daitezke dagoeneko ontzat hartutako euskaraketak. Pootle horretan ez dut
> > ia-ia esperientziarik.
> Gomendatu ala bidali agertzen zaizun baimenen araberakoa da. Biek
> dute, dena den, itzulpenak zalantzazkotzat markatzeko aukera.
>
> > Anderrek kezka agertzen zuen gorago; nik ez dut uste ez Launchpaden ez
> > Pootlen, inolako problemarik egongo denik hainbat erabiltzaile batera
> lanean
> > egoteko.
> Bai, arazorik ez. Are gehiago zuk esan dezun moduan kateak esleitzen
> badira.
>
> > Baina... egongo da "bezerorik"? Ala artzainak bai eta ardirik ez
> zaintzeko?
> Ba ardirik ezean gaztarik gabe etxera, edo garagardo bila tabernara.
> Aukeran :-)
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20121120/7b18cb30/attachment-0002.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago