[Librezale] XARE, Kultura digitalean euskarazko erabilpena, sustatzeko azoka-jaialdia
Oier Mees
oier.mees a bildua gmail.com
Al, Aza 19, 12:14:12, CET 2012
Ni ere handik ibiliko naiz :-)
Calibre itzultzea ideia oso ona iruditzen zait.
Laster arte,
Oier
2012/11/14 Txopi <txopi a bildua sindominio.net>
> az., 2012.eko azaren 14a 22:17(e)an, Ander Martínez(e)k idatzi zuen:
> > Kaixo,
> >
> > aspaldidanik jarraitzen det zerrenda baina oso gutxitan idatzi det
> > ezer (gmaileko bilatzailea erabilita 2011ko urtarrilean idatzi nuen
> > ezer azken aldiz). Dena den, ekimena interesgarria denez eta
> > gerturatzekoa nintzenez neronek hartuko dut itzulparty-aren ardura
> > adituago zaretenok ezin badezue.
> >
> > Gorkak behintzat esan du etorriko dela eta berarekin hitz egingo det.
> >
> > Dena den, etorri ezin zaretenon laguntza eskertzekoa da ekimena
> > antolatzeko. Adibidez, itzulparty horretan itzultzeko softwarea
>
> Software desberdinek lokalizazioak eta itzulpenak modu desberdinetan
> kudeatzen dituzte eta tresna nahiko desberdinak erabili behar izaten
> dira, kasu bakoitzean. Beraz, erabaki hori aukeratutako programaren
> arabera egitea gomendatzen dut nik.
>
> Ekitaldi hain motza izanik, itzulpen tresna oso bat azaldu beharrean,
> nik uste emankorragoa izango litzatekela parte hartzaileek web bitartez
> lan egitea (programak aukera hori ematen ez badu. euskaratu beharrekoa
> gure Pootle-era igoz). Horrela, euskaraketa lan intentsibo horretan,
> batzuk besteei zapaltzea ekiditen da eta azalpen gehiegirik gabe
> gerturatzen den jendea euskaratzen jar daiteke. Hori da nire iritzia :-)
>
> > aukeratzeko. Bestalde beste inoiz egin duzuen hitzaldiren bateko
> > aurkezpena bidaltzea ere ondo legoke, lan hori aurrezteko.
> >
> > Laburbilduz:
> > a) Beste inor etortzekoa al da?
> > b) Itzulparty-a antolatzeko ardura hartzeko bolondresik? Ezinbestean
> > neuk hartuko nuke.
> > c) Zein software itzuliko zenukete itzulparty horretan?
>
> Wikian badago itzulpen eskari antzeko zerrenda bat:
> http://librezale.org/wiki/Hutsuneak_euskarazko_software_librean
>
> Pentsatzen ibili naiz zerrenda horretara zer gehitu. Agian jokoren bat?
>
> Dauzkagun proiektuetatik, bati baino gehiagori bultzada bat ez litzaieke
> txarto etorriko. Ideia hain denbora gutxian zerbait ikusgarria eta
> kaleko jendearentzat ulerterreza izan daitekeen zerbait egitea bada,
> Calibre-ren euskaraketaren eguneraketa egitea ondo legokela iruditzen zait.
>
> Gure wikiaren arabera, 0.7.28 bertsioa da osorik euskaratu zen azken
> bertsioa:
> http://librezale.org/wiki/Calibre
>
> Eta dagoeneko programa hau 0.9.6 bertsioan dago. Itzulpena kudeatzeko
> Launchpad erabiltzen dute eta oraintxe bertan %64 dago euskaratuta.
> 1.500 kate falta dira:
> https://translations.launchpad.net/calibre/trunk/+pots/calibre/eu/+details
>
> Eginda dagoena errepasatuz eta falta dena bukatuz, Liburu digitalen
> irakurgailu polit hau (berriz) euskaratuta egon daiteke.
>
> Ideia ona iruditzen? Beste ideiarik?
>
> > d) Aurreko ekimenen bateko eta erabilgarri izan daiteken
> > aurkezpenik/materialik ba al dezue?
>
> Nik material oso-oso zaharra besterik ez dut. Besterik ezean, honek
> lagunduko dizulakoan nago (julenx 2008an):
> https://www.youtube.com/watch?v=KmxmUbqQdEg
>
> Artikulu honek ere agian zerbaitetarako balio diezazuke:
> http://ikusimakusi.net/eu/2009/librezale-taldea/
>
> >
> > Eskerrik asko eta segi libre,
> > Ander
>
> Eskerrik asko zuri :-)
>
> >
> > Gorka Azkarate Zubiaur<gorkaazkarate a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi
> > zuen (2012eko azaren 06a 13:14):
> >>
> >> Horrelako ekintza gutxi egoten direnez eta egun horretarako, oraingo,
> >> aitzakia oso onik topatu ez dudanez, familia, amoranteak-eta larunbata
> >> horretan abandonatzea pentsatu dut eta Donostia ezagutzera abiatzea
> >> pentsatzen ari naiz...
> >>
> >> Ea beste norbait animatzen ote den.
> >>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20121119/02d0a09a/attachment-0002.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago