[Librezale] XARE, Kultura digitalean euskarazko erabilpena, sustatzeko azoka-jaialdia

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Ast, Aza 15, 10:00:36, CET 2012


Aupa,

az., 2012.eko azaren 14a 23:47(e)an, Txopi(e)k idatzi zuen:
> az., 2012.eko azaren 14a 22:17(e)an, Ander Martínez(e)k idatzi zuen:
>>
>> Dena den, etorri ezin zaretenon laguntza eskertzekoa da ekimena
>> antolatzeko. Adibidez, itzulparty horretan itzultzeko softwarea
>
> Ekitaldi hain motza izanik, itzulpen tresna oso bat azaldu beharrean,
> nik uste emankorragoa izango litzatekela parte hartzaileek web bitartez
> lan egitea (programak aukera hori ematen ez badu. euskaratu beharrekoa
> gure Pootle-era igoz). Horrela, euskaraketa lan intentsibo horretan,
> batzuk besteei zapaltzea ekiditen da eta azalpen gehiegirik gabe
> gerturatzen den jendea euskaratzen jar daiteke. Hori da nire iritzia :-)

Pootle behar izanez gero abisatu eta daukagun instalazioa eguneratuko 
dut, argitaratzeko dagoen bertsio berrian aldaketa handiak baitaude. 
Begiratu bat eman nahi dionak: http://staging.locamotion.org/

>>
>> c) Zein software itzuliko zenukete itzulparty horretan?
>
> Eginda dagoena errepasatuz eta falta dena bukatuz, Liburu digitalen
> irakurgailu polit hau (berriz) euskaratuta egon daiteke.
>
> Ideia ona iruditzen? Beste ideiarik?

Beste aukera bat ematearren: WordPress ere oso abandonatuta dago, 
itzultzeko kateak ez dira falta...

>> d) Aurreko ekimenen bateko eta erabilgarri izan daiteken
>> aurkezpenik/materialik ba al dezue?
>
> Nik material oso-oso zaharra besterik ez dut. Besterik ezean, honek
> lagunduko dizulakoan nago (julenx 2008an):
> https://www.youtube.com/watch?v=KmxmUbqQdEg

Hemen badauzkat gordeta PDF formatuan aurkezpen hori eta beste batzuk. 
Antzekoak dira gehienak. Behar badituzu eskatu eta bidaliko dizkizut 
postara.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago