[Librezale] OmegaT ikastaroa

Asier Sarasua Garmendia asiersar a bildua yahoo.com
Al, Aza 19, 22:34:28, CET 2012


Aupa,

Duela pare bat aste OmegaT-ren ikastaro birtual bat egin zen Asmozek 
antolatuta. Ni izan nintzen irakaslea eta bideo batzuk grabatu nituen. 
Orain bideo horiek Asmozen webgunetik deskargatzeko moduan jarri 
dituzte[1]. Posta helbidea eskatzen dute edukiak deskargatu ahal izateko.

Ikastaroan OmegaT eta eXeLearning izeneko beste aplikazio bat erakutsi 
ziren[2]. Ez nuen ezagutzen eXeLearning hori, edukiak (batez ere 
ikastaroak eta antzekoak) sarean argitaratzeko plataforma bat da.

Denbora apur bat daukadanean OmegaT-ren bideo horiek Vimeora igoko ditut 
eta agian zerbait idatziko dut Librezaleren webgunerako.

Asier.

[1]http://softwarelibrea.asmoz.org/index.php?option=com_chronocontact&Itemid=147
[2]http://softwarelibrea.asmoz.org/index.php?option=com_content&view=article&id=103&Itemid=134
[3]http://exelearning.net/?lang=eu




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago