[Librezale] XARE, Kultura digitalean euskarazko erabilpena, sustatzeko azoka-jaialdia

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Al, Aza 5, 16:29:42, CET 2012


al., 2012.eko azaren 05a 16:27(e)an, Julen Ruiz Aizpuru(e)k idatzi zuen:
>
> Hilabeteak daramatzat Softcatalàko lagunek Windowserako garatu duten
> Catalanitzador delakoa guretzako moldatu nahian. Denborarik eta
> baliabiderik gabe nabil ordea.
>
> Ezagutzen ez duenarentzat, software honen helburua honakoa da: programa
> sinple batekin Windows sistematan dagoen software erabilienaren bertsio
> katalanak instalatzea. Erabiltzaileak ez du partxerik edo
> hizkuntza-paketerik deskargatu behar, Catalanitzador-ek egiten du lan
> guztia. Nabigatzaileetako hizkuntza-aukerak ere moldatzen ditu.
>
> Windowserako bakarrik izan arren eta software pribatiboaren bertsio
> lokalak instalatzen laguntzen duen arren, nire ustez behintzat
> estrategikoa da honelako moduko tresna bat izatea jendeak modu errazean
> egin dezan euskararako saltoa mahaigaineko sistematan. Azken batean
> Windows da mahaigainean gehien erabiltzen den sistema eta erabiltzaileek
> hau euskaraz izan badezakete, hobe.

Catalanitzador-en esteka gehitzea ahaztu zait:
http://catalanitzador.softcatala.org/



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago