[Librezale] XARE, Kultura digitalean euskarazko erabilpena, sustatzeko azoka-jaialdia
Julen Ruiz Aizpuru
julenx a bildua gmail.com
Al, Aza 5, 16:27:48, CET 2012
Aupa Iņigo,
al., 2012.eko urrren 22a 11:32(e)an, XARE(e)k idatzi zuen:
>
> Azokako bi egunetarako (azaroaren 23 eta 24an) ekitaldi egitarau mardul
> bat prestatzen ari gara (multimedia instalazioak, ikus-entzunezkoak,
> erakustaldiak, musika, ikastaroak, mahai inguruak, jokoak,
> aurkezpenak...) eta bertan zuekin elkarlanean itzulpen saio masibo bat
> antolatzea gustatuko litzaiguke, egun euskaraz ez dagoen programaren bat
> euskaratzeko. Elkarlanerako prest baldin bazaudete, ekitaldiaren nondik
> norakoak adostuko genituzke: formatua, iraupena... eta abar. Guk
> ekitaldi hau honako helburuekin antolatu nahi dugu: Librezaleren berri
> eman, itzulpenerako programen erabilpena irakatsi, itzultzaile gehiago
> lortu eta horretaz gain, polita iruditzen zaigu azokak emaitza
> erabilgarriak utzi ditzan.
Beste batzuk aipatu duten moduan, ni ere lanez gainezka eta denbora
libre gutxirekin nabil. Komentatzen duzun itzulpen-saioa ideia ona den
arren, nekez ikusten dut egingarria nire aldetik behinik behin. Agian
beste inor animatuko da baina orain arte inork ez duenez ezer esan
harrituko nintzateke...
Bestetik, ikusi dut bidalitako PDFa. Aparatuetako softwarea euskaratzeko
gidak eta install-festak aipatzen dira. Horrekin bilatu nahi dena
lortzeko modu eraginkor eta exekuzio sinpleagokoak egon behar duelakoan
nago.
Hilabeteak daramatzat Softcatalāko lagunek Windowserako garatu duten
Catalanitzador delakoa guretzako moldatu nahian. Denborarik eta
baliabiderik gabe nabil ordea.
Ezagutzen ez duenarentzat, software honen helburua honakoa da: programa
sinple batekin Windows sistematan dagoen software erabilienaren bertsio
katalanak instalatzea. Erabiltzaileak ez du partxerik edo
hizkuntza-paketerik deskargatu behar, Catalanitzador-ek egiten du lan
guztia. Nabigatzaileetako hizkuntza-aukerak ere moldatzen ditu.
Windowserako bakarrik izan arren eta software pribatiboaren bertsio
lokalak instalatzen laguntzen duen arren, nire ustez behintzat
estrategikoa da honelako moduko tresna bat izatea jendeak modu errazean
egin dezan euskararako saltoa mahaigaineko sistematan. Azken batean
Windows da mahaigainean gehien erabiltzen den sistema eta erabiltzaileek
hau euskaraz izan badezakete, hobe.
> Horretaz gain, webgunean euskarazko software katalogo berri bat martxan
> jarri nahi dugu, Softkat urtarriletik geldirik dago eta. Katalogo
> horretarako informazioa konpartitu nahiko genuke. Librezalen martxan
> dituzuen itzulpen egitasmoen informazio eguneratua jasotzea, guk hala
> irudikatzeko gure webgunean. Guk XARE.eu webgunean informazio eguneratu
> hori eskaintzeaz gain, erabiltzaileak itzulpengintzan parte hartzera
> animatzeko asmoa dugu.
Proiektuen informazio osoa webgunean bertan aurki dezakezue:
http://librezale.org/wiki/Proiektuak
Bakarren bat zaharkituta egon litekeen arren, orokorrean aplikazioen
fitxak eguneratuta egoten dira. Ez dakit besterik behar duzuen.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago