[Librezale] XARE, Kultura digitalean euskarazko erabilpena, sustatzeko azoka-jaialdia
Txopi
txopi a bildua sindominio.net
Al, Aza 5, 16:53:41, CET 2012
On 05.11.2012 16:27, Julen Ruiz Aizpuru wrote:
> Aupa Iņigo,
>
> al., 2012.eko urrren 22a 11:32(e)an, XARE(e)k idatzi zuen:
>>
>> Azokako bi egunetarako (azaroaren 23 eta 24an) ekitaldi egitarau
>> mardul
>> bat prestatzen ari gara (multimedia instalazioak, ikus-entzunezkoak,
>> erakustaldiak, musika, ikastaroak, mahai inguruak, jokoak,
>> aurkezpenak...) eta bertan zuekin elkarlanean itzulpen saio masibo
>> bat
>> antolatzea gustatuko litzaiguke, egun euskaraz ez dagoen programaren
>> bat
>> euskaratzeko. Elkarlanerako prest baldin bazaudete, ekitaldiaren
>> nondik
>> norakoak adostuko genituzke: formatua, iraupena... eta abar. Guk
>> ekitaldi hau honako helburuekin antolatu nahi dugu: Librezaleren
>> berri
>> eman, itzulpenerako programen erabilpena irakatsi, itzultzaile
>> gehiago
>> lortu eta horretaz gain, polita iruditzen zaigu azokak emaitza
>> erabilgarriak utzi ditzan.
>
>
> Beste batzuk aipatu duten moduan, ni ere lanez gainezka eta denbora
> libre gutxirekin nabil. Komentatzen duzun itzulpen-saioa ideia ona
> den
> arren, nekez ikusten dut egingarria nire aldetik behinik behin. Agian
> beste inor animatuko da baina orain arte inork ez duenez ezer esan
> harrituko nintzateke...
>
Bai, nik ez dut ezer esan orain arte, baina gaiak erantzun bat merezi
duela uste dut. Nik ez dut denborarik ekimen horretan laguntzeko.
>
> Bestetik, ikusi dut bidalitako PDFa. Aparatuetako softwarea
> euskaratzeko gidak eta install-festak aipatzen dira. Horrekin bilatu
> nahi dena lortzeko modu eraginkor eta exekuzio sinpleagokoak egon
> behar duelakoan nago.
>
> Hilabeteak daramatzat Softcatalāko lagunek Windowserako garatu duten
> Catalanitzador delakoa guretzako moldatu nahian. Denborarik eta
> baliabiderik gabe nabil ordea.
>
> Ezagutzen ez duenarentzat, software honen helburua honakoa da:
> programa sinple batekin Windows sistematan dagoen software
> erabilienaren bertsio katalanak instalatzea. Erabiltzaileak ez du
> partxerik edo hizkuntza-paketerik deskargatu behar, Catalanitzador-ek
> egiten du lan guztia. Nabigatzaileetako hizkuntza-aukerak ere
> moldatzen ditu.
>
> Windowserako bakarrik izan arren eta software pribatiboaren bertsio
> lokalak instalatzen laguntzen duen arren, nire ustez behintzat
> estrategikoa da honelako moduko tresna bat izatea jendeak modu
> errazean egin dezan euskararako saltoa mahaigaineko sistematan. Azken
> batean Windows da mahaigainean gehien erabiltzen den sistema eta
> erabiltzaileek hau euskaraz izan badezakete, hobe.
>
>
>> Horretaz gain, webgunean euskarazko software katalogo berri bat
>> martxan
>> jarri nahi dugu, Softkat urtarriletik geldirik dago eta. Katalogo
>> horretarako informazioa konpartitu nahiko genuke. Librezalen martxan
>> dituzuen itzulpen egitasmoen informazio eguneratua jasotzea, guk
>> hala
>> irudikatzeko gure webgunean. Guk XARE.eu webgunean informazio
>> eguneratu
>> hori eskaintzeaz gain, erabiltzaileak itzulpengintzan parte hartzera
>> animatzeko asmoa dugu.
>
> Proiektuen informazio osoa webgunean bertan aurki dezakezue:
> http://librezale.org/wiki/Proiektuak
>
> Bakarren bat zaharkituta egon litekeen arren, orokorrean aplikazioen
> fitxak eguneratuta egoten dira. Ez dakit besterik behar duzuen.
Mantenduko duzuen software katalogoa eguneratuta mantentzeko,
Librezaleko proiektuen informazioa desberdin kudeatzea edo beharko
bazenute, esaiguzue mesedez. Nire aldetik, oraindik jarri ez banaiz ere,
intentzioa daukat aurreko mezu batean aipatu nuen MediaWiki-ko luzapena
wiki batetan probatzeko eta proiektuen RSSa lortu daitekela ikusten
badut, Librezaleko wikian funtzio hau eskaintzeko.
Ondo izan,
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago