[Librezale] [adosteko] pool = gordailu?

Gorka Azkarate Zubiaur gorkaazkarate a bildua gmail.com
Al, Maiatza 7, 12:30:43, CEST 2012


Itzulpen egokiena zen den oso argi ikusten ez bada ere, ni, hala eta guztiz
ere, ordainen bat ematearen aldekoa nintzateke. Itzultzaileak bere lana
txintxo egiten badu, erabiltzaile arruntari lana aurreztuko dio. Gehienetan
bai behintzat.

Zaila da, *pool* horren ordaina ematea. *Thefreedictionary*-n begiratuta
[1], hau da ikusi dudan laguntzarik honena:

>> pool2*n* *pool* [puːl] a stock or supply; *We put our money into a
general pool*.

Definizio horren arabera, zentzu zabalean, *pool* gordailua adierazten
duela ematen du.

Horrela ikus daiteke Euskalterm-en ere. (*pool*, aditz bezala, elkarbildu
ematen dute; izen bezala, gordailu)

Ez itzultzearena, hau da *pool > pool* ematea, azken aukera bezala utziko
nuke. Nago kasu honetan azken aukera hori saihesteko moduan egon
gaitezkeela.

[Azken aukera bezala edota erabateko ongi-etorria duten terminoekin ere
onartuko nuke, (esate baterako blog, futbol...; baina ez *footing,
*flipantea...)].

Baina euskaratzaileak pool > pool emanez gero, erabiltzaile euskalduna
nahiko galdua utziko luke, nik uste.


[1] http://www.thefreedictionary.com/pool


Txopik gorago ematen duen en.wikipedia-ko definizioan ere, badirudi
informatikan gordailu, talde, multzo, pakete edo antzeko zerbait
adierazteko erabili izan dela hitza:

Pool (computer science)<http://en.wikipedia.org/wiki/Pool_%28computer_science%29>,
a set of initialised resources that are kept ready to use...

>> http://en.wikipedia.org/wiki/Pool_%28computer_science%29

!!! Egia esan ez dut definizioa ulertu. (ingelesarekin traketsa,
informatikarekin traketsago ;-)
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20120507/2c80aba3/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago