[Librezale] [adosteko] pool = gordailu?
Ibai Oihanguren
ibai a bildua oihanguren.com
Iga, Maiatza 6, 22:14:19, CEST 2012
ig., 2012.eko mairen 06a 17:05(e)an, Txopi(e)k idatzi zuen:
> ig., 2012.eko mairen 06a 12:49(e)an, Piarres Beobide(e)k idatzi zuen:
>> Ni dos eta bidaltzen dut mezua librezalera ea jendearen eritzia zein den
>> El 06/05/2012 12:45, "dooteo"<dooteo a bildua zundan.com> escribió:
>>
>>> Egunon danoi,
>>>
>>> Debian sistemako instalatzailean ZFS fitxategi-sistemari buruzko mezu
>>> batzuk ageri dira, eta RAID 0 bezalako disko gogorren antolaketari
>>> buruzko testuinguruan agertzen da 'pool' hitza.
>>>
>>> Ez dakit nork (agian neuk, agian beste norbaitek) 'bilgune' gisa
>>> euskaratu izan du. Beste mezu batzuetan 'talde' (termino orokorra) gisa
>>> ere agertzen da. Nire ustez ordea 'gordailu' egokiagoa litzateke.
>>>
>>> Azken finean, 'bilgune' hitzak jendea edo gauzak biltzeko puntu edo
>>> lekua adierazten baitu.
>>>
>>> 'Gordailu' ordea halako 'deposito' edo gauzak gordetzeko nolabaiteko
>>> kutxa bat adierazten du.
>>>
>>> Beraz, besterik aipatzen ez duzuen bitartean hemendik aurrera 'pool'
>>> terminoa 'gordailu' gisa euskaratuko dut testuinguru honetan.
>>>
>>> Oharra: eskertuko nizuekete librezalekoei ere bidali mezu hau haien
>>> iritziak jasotzeko.
>>>
>>> Itzultzen jarraituko dut ;)
>>>
>>> Dooteo
> Nik pertsonalki pool hitza ez nuke itzuliko (antialiasing eta beste
> baztuk bezala), baina egitekotan, dooteok aipatu dituen aukeretatik
> "taldea" hautatuko nuke.
>
> Connection pool, memory pool, RAID disk pool...
> http://en.wikipedia.org/wiki/Pool#Computing
>
> Ez dakit, nire iritzia da...
>
> Txopi.
>
Niri ere iruditzen zait badaudela hitz batzuk itzuli behar ez direnak
(batez ere nola itzuli oso argi ez badago). Hemen erabakitzen bada ere
gordailu edo talde moduan itzultzea, erabiltzaileak ulertzea beste kontu
bat izango da... Gainera beste hizkuntza gehienetan ere ez dela
itzultzen dirudi (Wikipedian begiratuz).
Ibai.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago