Itzulpen egokiena zen den oso argi ikusten ez bada ere, ni, hala eta guztiz ere, ordainen bat ematearen aldekoa nintzateke. Itzultzaileak bere lana txintxo egiten badu, erabiltzaile arruntari lana aurreztuko dio. Gehienetan bai behintzat.

Zaila da, pool horren ordaina ematea. Thefreedictionary-n begiratuta [1], hau da ikusi dudan laguntzarik honena:

>> pool2n pool [puːl] a stock or supply; We put our money into a general pool.

Definizio horren arabera, zentzu zabalean, pool gordailua adierazten duela ematen du.

Horrela ikus daiteke Euskalterm-en ere. (pool, aditz bezala, elkarbildu ematen dute; izen bezala, gordailu)

Ez itzultzearena, hau da pool > pool ematea, azken aukera bezala utziko nuke. Nago kasu honetan azken aukera hori saihesteko moduan egon gaitezkeela.

[Azken aukera bezala edota erabateko ongi-etorria duten terminoekin ere onartuko nuke, (esate baterako blog, futbol...; baina ez *footing, *flipantea...)].

Baina euskaratzaileak pool > pool emanez gero, erabiltzaile euskalduna nahiko galdua utziko luke, nik uste.

[1] http://www.thefreedictionary.com/pool

Txopik gorago ematen duen en.wikipedia-ko definizioan ere, badirudi
informatikan gordailu, talde, multzo, pakete edo antzeko zerbait adierazteko erabili izan
dela hitza:

Pool (computer science), a set of initialised resources that are kept ready to use...

>> http://en.wikipedia.org/wiki/Pool_%28computer_science%29

!!! Egia esan ez dut definizioa ulertu. (ingelesarekin traketsa, informatikarekin traketsago ;-)