[Librezale] [adosteko] pool = gordailu?
Txopi
txopi a bildua sindominio.net
Iga, Maiatza 6, 17:05:48, CEST 2012
ig., 2012.eko mairen 06a 12:49(e)an, Piarres Beobide(e)k idatzi zuen:
> Ni dos eta bidaltzen dut mezua librezalera ea jendearen eritzia zein den
> El 06/05/2012 12:45, "dooteo" <dooteo a bildua zundan.com> escribió:
>
>> Egunon danoi,
>>
>> Debian sistemako instalatzailean ZFS fitxategi-sistemari buruzko mezu
>> batzuk ageri dira, eta RAID 0 bezalako disko gogorren antolaketari
>> buruzko testuinguruan agertzen da 'pool' hitza.
>>
>> Ez dakit nork (agian neuk, agian beste norbaitek) 'bilgune' gisa
>> euskaratu izan du. Beste mezu batzuetan 'talde' (termino orokorra) gisa
>> ere agertzen da. Nire ustez ordea 'gordailu' egokiagoa litzateke.
>>
>> Azken finean, 'bilgune' hitzak jendea edo gauzak biltzeko puntu edo
>> lekua adierazten baitu.
>>
>> 'Gordailu' ordea halako 'deposito' edo gauzak gordetzeko nolabaiteko
>> kutxa bat adierazten du.
>>
>> Beraz, besterik aipatzen ez duzuen bitartean hemendik aurrera 'pool'
>> terminoa 'gordailu' gisa euskaratuko dut testuinguru honetan.
>>
>> Oharra: eskertuko nizuekete librezalekoei ere bidali mezu hau haien
>> iritziak jasotzeko.
>>
>> Itzultzen jarraituko dut ;)
>>
>> Dooteo
Nik pertsonalki pool hitza ez nuke itzuliko (antialiasing eta beste
baztuk bezala), baina egitekotan, dooteok aipatu dituen aukeretatik
"taldea" hautatuko nuke.
Connection pool, memory pool, RAID disk pool...
http://en.wikipedia.org/wiki/Pool#Computing
Ez dakit, nire iritzia da...
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago