[Librezale] OpenERP

Ales Zabala Alava (Shagi) shagi a bildua gisa-elkartea.org
Ost, Mar 28, 09:08:06, CEST 2012


Kaixo!

Data: 12/03/27 16:43, egilea: Alexander Gabilondo
> Aupa Ales.
> 
> Zure mezuan ez dut argi ikusten zure lagunak aplikazioa euskaratzen
> hasi den edo Kontabilitate Plan Orokorra.

Momentuz Kontabilitate Plan Orokorra euskaratzen dabil, baina OpenERPrako.
Ez dakit OpenERPk berezitasunak edukiko dituen...

> Lehenengo kasuan ez dakit
> zein egoeran dagoen, orain Kontabilitate Plan Orokorra neurri batean
> bederen pdf formatuan lor daiteke Maite Iruguenpagatek idatzi zuen
> Kontabilitate Orokorra eta Diruzaintza liburutik. Ez dakit plan osoa
> dagoen (bai behintzat hiru digituen mailara eta zenbait kontu lau
> digiturekin) eta ez dakit eguneratua dagoen zeren eta 2006ko data du
> eta Kontabilitate Plan Orokor berria 2007koa da. Liburua jaitsi
> daiteke, erregistratu ondoren, Lanbide Ekimenaren orri honetatik (http://www.jakinbai.com/edukiak/Kontabilitate_orokorra?mod=AD-GA2GM233).
> Ez dut Openerp ezagutzen, bakarrik ezagutzen dut oso gainetik KEME
> eta honek enpresa bat sortzean galdetzen du zein plan erabili behar
> duzun eta aukeran ematen ditu lau. Lau hauek pln formatua dute; hiru
> gazteleraz daude pgc1991, pgc2007 eta pgc-pymes-2007 beste bat,
> pymena katalanez. Lau plan hauek lau digituko zehaztasuna dute.

Eskerrik asko! Hau zen jakin nahi nuena :-)



Agur,

Shagi
-------------- hurrengo zatia --------------
A non-text attachment was scrubbed...
Name: signature.asc
Type: application/pgp-signature
Size: 490 bytes
Desc: Digital signature
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20120328/be3fa6c6/attachment-0001.pgp>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago