[Librezale] OpenERP

Alexander Gabilondo alexgabi a bildua euskalerria.org
Ast, Mar 29, 14:57:37, CEST 2012


Aupa.

Interesgarria litzateke bukatzen duenean fitxategia konpartituko balu. 
Formatua aldatzea ez da zaila izango.

Aio
Alex

az., 2012.eko marren 28a 09:08(e)an, Ales Zabala Alava (Shagi)(e)k 
idatzi zuen:
> Kaixo!
>
> Data: 12/03/27 16:43, egilea: Alexander Gabilondo
>> Aupa Ales.
>>
>> Zure mezuan ez dut argi ikusten zure lagunak aplikazioa euskaratzen
>> hasi den edo Kontabilitate Plan Orokorra.
> Momentuz Kontabilitate Plan Orokorra euskaratzen dabil, baina OpenERPrako.
> Ez dakit OpenERPk berezitasunak edukiko dituen...
>
>> Lehenengo kasuan ez dakit
>> zein egoeran dagoen, orain Kontabilitate Plan Orokorra neurri batean
>> bederen pdf formatuan lor daiteke Maite Iruguenpagatek idatzi zuen
>> Kontabilitate Orokorra eta Diruzaintza liburutik. Ez dakit plan osoa
>> dagoen (bai behintzat hiru digituen mailara eta zenbait kontu lau
>> digiturekin) eta ez dakit eguneratua dagoen zeren eta 2006ko data du
>> eta Kontabilitate Plan Orokor berria 2007koa da. Liburua jaitsi
>> daiteke, erregistratu ondoren, Lanbide Ekimenaren orri honetatik (http://www.jakinbai.com/edukiak/Kontabilitate_orokorra?mod=AD-GA2GM233).
>> Ez dut Openerp ezagutzen, bakarrik ezagutzen dut oso gainetik KEME
>> eta honek enpresa bat sortzean galdetzen du zein plan erabili behar
>> duzun eta aukeran ematen ditu lau. Lau hauek pln formatua dute; hiru
>> gazteleraz daude pgc1991, pgc2007 eta pgc-pymes-2007 beste bat,
>> pymena katalanez. Lau plan hauek lau digituko zehaztasuna dute.
> Eskerrik asko! Hau zen jakin nahi nuena :-)
>
>
>
> Agur,
>
> Shagi
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20120329/bcb573db/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago