[Librezale] OpenERP
Alexander Gabilondo
a.gabilondo a bildua antigua-luberri.net
As, Mar 27, 16:43:12, CEST 2012
Aupa Ales.
Zure mezuan ez dut argi ikusten zure lagunak aplikazioa euskaratzen hasi
den edo Kontabilitate Plan Orokorra. Lehenengo kasuan ez dakit zein
egoeran dagoen, orain Kontabilitate Plan Orokorra neurri batean bederen
pdf formatuan lor daiteke Maite Iruguenpagatek idatzi zuen Kontabilitate
Orokorra eta Diruzaintza liburutik. Ez dakit plan osoa dagoen (bai
behintzat hiru digituen mailara eta zenbait kontu lau digiturekin) eta
ez dakit eguneratua dagoen zeren eta 2006ko data du eta Kontabilitate
Plan Orokor berria 2007koa da. Liburua jaitsi daiteke, erregistratu
ondoren, Lanbide Ekimenaren orri honetatik
(http://www.jakinbai.com/edukiak/Kontabilitate_orokorra?mod=AD-GA2GM233). Ez
dut Openerp ezagutzen, bakarrik ezagutzen dut oso gainetik KEME eta
honek enpresa bat sortzean galdetzen du zein plan erabili behar duzun
eta aukeran ematen ditu lau. Lau hauek pln formatua dute; hiru
gazteleraz daude pgc1991, pgc2007 eta pgc-pymes-2007 beste bat, pymena
katalanez. Lau plan hauek lau digituko zehaztasuna dute.
Ondo izan.
Alex
ar., 2012.eko marren 27a 10:42(e)an, Ales Zabala Alava (Shagi)(e)k
idatzi zuen:
> Kaixo!
>
> Lagun bat bere enpresarentzat openerp-ko kontabilitate plana euskaratzen
> hasi da. Ba al dakizue beste norbait honetan hari den? Edo beste
> programaren batetik kopiatu ahal diren? Ikusi dut openerpkoek launchpad
> erabiltzen dutela euskaraketarentzat, eta ez dagoela bertan ia ezer
> oraindik.
>
>
> Agur,
>
> Shagi
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20120327/4cd724e0/attachment-0001.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago