[Librezale] WordPress eta StatusNet umezurtz!

Asier Arsuaga artsuaga a bildua gmail.com
Al, Mar 26, 12:19:32, CEST 2012


Aupa Txopi, ondo.

Nik hartzen dut orduan, ondo baderitzozue, StatusNeteko ardura. StatusNet
itzultzen aritu izan naiz, baina gogorarazi behar dut azken itzulpenak
TranslateWikin egin zirela, StatusNet garatzaileek handik hartzen bait
dituzte itzulpenak zuzenean. Ez dakit gogoratzen zaren hara pasa genuela
pootletik gero fitxategi ezberdinak batzen ez ibiltzeko edo.

Wordpressari dagokionez ea norbait animatzen den arduradun gisara. Hala
ere, lehen ere gaia atera dela uste dut eta ondo legoke Wordpresseko
pluginen itzulpenak gordetzeko atal bat. Ez dakit zuzenean Wordpressaren
atalean bertan gehituta edo "Itzulpen txikietan". Nik pluginen itzulpenak
egin izan ditudanean beti bidali dizkiot garatzaileari hurrengo bertsioan
euskera gehitu zezaten, baina ez da gaizki etorriko plugin hauen itzulpenak
bildurik edukitzea.

Ondo segi.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20120326/e6b1a7d4/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago