Aupa Txopi, ondo.

Nik hartzen dut orduan, ondo baderitzozue, StatusNeteko ardura. StatusNet itzultzen aritu izan naiz, baina gogorarazi behar dut azken itzulpenak TranslateWikin egin zirela, StatusNet garatzaileek handik hartzen bait dituzte itzulpenak zuzenean. Ez dakit gogoratzen zaren hara pasa genuela pootletik gero fitxategi ezberdinak batzen ez ibiltzeko edo.

Wordpressari dagokionez ea norbait animatzen den arduradun gisara. Hala ere, lehen ere gaia atera dela uste dut eta ondo legoke Wordpresseko pluginen itzulpenak gordetzeko atal bat. Ez dakit zuzenean Wordpressaren atalean bertan gehituta edo "Itzulpen txikietan". Nik pluginen itzulpenak egin izan ditudanean beti bidali dizkiot garatzaileari hurrengo bertsioan euskera gehitu zezaten, baina ez da gaizki etorriko plugin hauen itzulpenak bildurik edukitzea.

Ondo segi.