[Librezale] Itzulpen txikien orria wikian

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Iga, Mar 25, 14:41:03, CEST 2012


og., 2012.eko marren 15a 22:40(e)an, Txopi(e)k idatzi zuen:
> og., 2012.eko marren 15a 17:37(e)an, Gorka Azkarate Zubiaur(e)k idatzi zuen:
>> Aupa Asier,
>>
>> Zorionak egindako lan bikainagatik.
>>
>> Iritzi bat. Nik uste dut jendaurrean jartzen dituzun aplikazio horiek
>> errazago kokatuko dituztela erabiltzaileek
>>
>> http://librezale.org/wiki/Proiektuak
>>
>> horretan tokirik ahalik eta egokiena bilatzen badiezu. Beti bezala "Beste"
>> horretan dena sartzea saihesten... Zaila izango da, bai.
>>
>> Itzulpen txiki edo handi ote diren, aplikazioa bilatzerakoan edo
>> erabiltzerakoan, ez da erabiltzaileentzat garrantzitsuegia, nik uste.
>> Kontua da ea aplikazio erabilgarri diren eta zertarako, ezta?
> 
> Ni guztiz ados azaldu duzunarekin.
> 
>>
>> Behar bada, zerrenda zenbat eta zabalago orduan eta beharrezkoago izango da
>> indize alfabetiko hura berreskuratzea...
>>
>> http://librezale.org/wiki/Proiektuen_taula_zaharra
>>
>> Taula zaharra, egunen batean, "Aplikazioak alfabetikoki sailkaturik" bihur
>> liteke.
> 
> Nik ere bota dut inoiz faltan proiektu guztiak alfabetikoki ikustea.
> Hori lortzeko proposamen bat egin nahi nuen baina ez nintzen animatu.
> Gaia atera denez, orain egingo dut proposamen hori: proiektu guztien
> orrialdean, "Proiektuak" kategoria gehitzea.
> 
> Horrela, proiektuen estruktura ierarkikoa mantenduko genuke baina hemen
> aipatzen genuen zerrenda alfabetiko hori lortuko genuke:
> http://librezale.org/wiki/Kategoria:Proiektuak

Eginda. Orain proiektu guztien zerrenda alfabetikoki ordenatua ikus
daiteke aurreko esteka horretan.

Zerrenda eguneratua mantendu dadin, proiektu berri baten orria wikian
sortzen dugunean, Proiektuak kategoria gehitzea da.

Goraintziak,

Txopi.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago