[Librezale] Itzulpen txikien orria wikian
Txopi
txopi a bildua sindominio.net
Ast, Mar 15, 22:40:32, CET 2012
og., 2012.eko marren 15a 17:37(e)an, Gorka Azkarate Zubiaur(e)k idatzi zuen:
> Aupa Asier,
>
> Zorionak egindako lan bikainagatik.
>
> Iritzi bat. Nik uste dut jendaurrean jartzen dituzun aplikazio horiek
> errazago kokatuko dituztela erabiltzaileek
>
> http://librezale.org/wiki/Proiektuak
>
> horretan tokirik ahalik eta egokiena bilatzen badiezu. Beti bezala "Beste"
> horretan dena sartzea saihesten... Zaila izango da, bai.
>
> Itzulpen txiki edo handi ote diren, aplikazioa bilatzerakoan edo
> erabiltzerakoan, ez da erabiltzaileentzat garrantzitsuegia, nik uste.
> Kontua da ea aplikazio erabilgarri diren eta zertarako, ezta?
Ni guztiz ados azaldu duzunarekin.
>
> Behar bada, zerrenda zenbat eta zabalago orduan eta beharrezkoago izango da
> indize alfabetiko hura berreskuratzea...
>
> http://librezale.org/wiki/Proiektuen_taula_zaharra
>
> Taula zaharra, egunen batean, "Aplikazioak alfabetikoki sailkaturik" bihur
> liteke.
Nik ere bota dut inoiz faltan proiektu guztiak alfabetikoki ikustea.
Hori lortzeko proposamen bat egin nahi nuen baina ez nintzen animatu.
Gaia atera denez, orain egingo dut proposamen hori: proiektu guztien
orrialdean, "Proiektuak" kategoria gehitzea.
Horrela, proiektuen estruktura ierarkikoa mantenduko genuke baina hemen
aipatzen genuen zerrenda alfabetiko hori lortuko genuke:
http://librezale.org/wiki/Kategoria:Proiektuak
Wiki orrialde bat eskuz mantentzea baino aukera hobea iruditzen zait
baina ez dakit nahi duguna den.
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago