[Librezale] Itzulpen txikien orria wikian
Gorka Azkarate Zubiaur
gorkaazkarate a bildua gmail.com
Ast, Mar 15, 17:37:28, CET 2012
Aupa Asier,
Zorionak egindako lan bikainagatik.
Iritzi bat. Nik uste dut jendaurrean jartzen dituzun aplikazio horiek
errazago kokatuko dituztela erabiltzaileek
http://librezale.org/wiki/Proiektuak
horretan tokirik ahalik eta egokiena bilatzen badiezu. Beti bezala "Beste"
horretan dena sartzea saihesten... Zaila izango da, bai.
Itzulpen txiki edo handi ote diren, aplikazioa bilatzerakoan edo
erabiltzerakoan, ez da erabiltzaileentzat garrantzitsuegia, nik uste.
Kontua da ea aplikazio erabilgarri diren eta zertarako, ezta?
Behar bada, zerrenda zenbat eta zabalago orduan eta beharrezkoago izango da
indize alfabetiko hura berreskuratzea...
http://librezale.org/wiki/Proiektuen_taula_zaharra
Taula zaharra, egunen batean, "Aplikazioak alfabetikoki sailkaturik" bihur
liteke.
Zeuk esan.
---
Gorka Azk.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20120315/13f739df/attachment-0001.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago