[Librezale] clementine euskaraz

Gorka Azkarate Zubiaur gorkaazkarate a bildua gmail.com
Or, Mar 9, 13:00:43, CET 2012


Aupa Mikel,

mila esker beste aplikazio bat euskaraz jartzeagatik. Ez nuen Clementine
ezagutzen.

Laneko ordenagailu batean di-da deskargatu eta instalatu dut Win-XP batean,
admin baimenaren beharik gabe (fitxategi berriak instalatzeko behar den
karpetan instalatu behar, erabiltzailearen karpeta batean instalatu dut).

Di-da instalatu, zabaldu eta gaztelaniaz agertu da.

Suposatzen dut hizkuntza paketea ere deskargatu eta instalatu beharko
dudala, jakina. Denbora banu trasteatuko nuke apurtxo bat baina denboraz
itota...

Behar bada http://librezale.org/wiki/Clementine horretan azalpentxo bat
idatzi nahi baduzu, kontuan hartuko duzu nire goiko kontu hori.

Erabiltzaile hasi-berriok azalpentxo horiek ondo baloratzen ditugu.

Mila esker eta ondo segi.

Gorka Azk.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20120309/083fe236/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago