Aupa Mikel,

mila esker beste aplikazio bat euskaraz jartzeagatik. Ez nuen Clementine ezagutzen.

Laneko ordenagailu batean di-da deskargatu eta instalatu dut Win-XP batean, admin baimenaren beharik gabe (fitxategi berriak instalatzeko behar den karpetan instalatu behar, erabiltzailearen karpeta batean instalatu dut).

Di-da instalatu, zabaldu eta gaztelaniaz agertu da.

Suposatzen dut hizkuntza paketea ere deskargatu eta instalatu beharko dudala, jakina. Denbora banu trasteatuko nuke apurtxo bat baina denboraz itota...

Behar bada http://librezale.org/wiki/Clementine horretan azalpentxo bat idatzi nahi baduzu, kontuan hartuko duzu nire goiko kontu hori.

Erabiltzaile hasi-berriok azalpentxo horiek ondo baloratzen ditugu.

Mila esker eta ondo segi.

Gorka Azk.