[Librezale] clementine euskaraz

Mikel Iturbe Urretxa mikel a bildua hamahiru.org
Or, Mar 9, 21:05:49, CET 2012


Gorka Azkarate Zubiaur<gorkaazkarate a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi
zuen (2012eko marren 09a 13:00):
> Aupa Mikel,
>
> mila esker beste aplikazio bat euskaraz jartzeagatik. Ez nuen Clementine
> ezagutzen.
>
> Laneko ordenagailu batean di-da deskargatu eta instalatu dut Win-XP batean,
> admin baimenaren beharik gabe (fitxategi berriak instalatzeko behar den
> karpetan instalatu behar, erabiltzailearen karpeta batean instalatu dut).
>
> Di-da instalatu, zabaldu eta gaztelaniaz agertu da.
>
> Suposatzen dut hizkuntza paketea ere deskargatu eta instalatu beharko
> dudala, jakina. Denbora banu trasteatuko nuke apurtxo bat baina denboraz
> itota...
>
> Behar bada http://librezale.org/wiki/Clementine horretan azalpentxo bat
> idatzi nahi baduzu, kontuan hartuko duzu nire goiko kontu hori.
>
> Erabiltzaile hasi-berriok azalpentxo horiek ondo baloratzen ditugu.
>
> Mila esker eta ondo segi.
>
> Gorka Azk.
>

Arrastion Gorka,

Erantzun laburra, dakidanaren arabera: ez dago Clementine momentuz
euskaraz Windowsen erabiltzeko era "erraz eta zuzenik". Hurrengo
bertsiora arte, behintzat.

Itzulpena frogatu edo erabiltzeko, bi aukera dituzu: bata, Windowsen
aplikazioa konpilatzea, azken bertsio egonkorraren iturburu-kodea
jaitsiz [1] (ez nuke esango hasiberrientzat denik) edo bestela
Clementineren garapen bertsiotako bat instalatzea [2], bertsio
egonkorraren ordez.

Azken aukera hau eginez gero euskaraz izango duzu Clementine
(automatikoki eguneratzen dira itzulpen fitxategiak), baina garapen
bertsioa den aldetik posible da gauza batzuk ondo ez ibiltzea. Zure
aukera ;-)

Dena den, botako diot begiratu bat, bai honi baita ScummVM-ri eta
tarte bat dudanean idatziko dut informazioa, ea hurrengo bertsioa
baino lehen euskaraz erabiltzeko era errazik dagoen... Nik, Windowsen
izan ez arren, guztiz konpilatu behar izan nituen aplikazioak
itzulpena frogatzeko, baina agian badago beste eraren bat.

Ondo izan,

mikel

[1] http://code.google.com/p/clementine-player/wiki/CompilingFromSourceWindows
[2] http://builds.clementine-player.org/win32/release/



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago