[Librezale] Ubunturako itzulpen batzuekin laguntza bila

Ibai Oihanguren ibai a bildua oihanguren.com
Ast, Mar 1, 21:05:47, CET 2012


og., 2012.eko marren 01a 21:01(e)an, Mikel Larreategi(e)k idatzi zuen:
> Ibai Oihanguren<ibai a bildua oihanguren.com>  igorleak hau idatzi zuen (2012eko
> marren 01a 20:35):
>> Arratsalde on,
>>
>> Ubunturen bertsio berrirako itzulpen lanetan gabiltza dagoeneko, eta Unityk
>> dakartzan kontzeptu berri batzuentzako zalantzak dauzkagu Oier eta biok.
>> Ubunturen posta-zerrenda hilda dagoenez, hona idazten dut ea norbaitek lagun
>> gaitzaken.
>>
>> Ez dakit gogoratzen duzuen Dash delakoaren itzulpen bila ere idatzi genuela,
>> eta azkenean "abio-leiho" aukeratu zen.
>>
>> Oraingoan ingelesezko Lens nola itzuli ez dakigula gabiltza, Dash edo
>> abio-leiho horretako "fitxa" bakoitza, nolabait esatearren: hasierako orria
>> edo "etxea", aplikazioak, fitxategiak, musika eta bideoak.
>>
>> Hasieran nik "leiar" jarri nuen, baina ez da batere ulertzen, eta "lente"
>> gisa itzulita ere ez da batere ulergarria zer esan nahi duen. Katalanezko
>> itzulpenei begiratuz Visor gisa itzultzen dutela ikusi dugu, eta horregatik
>> Oierrek agian "Ikustaile" izan daitekeela uste du. Zer deritzozue?
>> (Bide batez, gazteleraz "Dash" "tablero" gisa daukate, agian norbaiti hortik
>> abiatuta bururatuko zaio "abio-leiho" baino zerbait hobea)
>>
>> Beste hitz batzuk ere ageri dira honi lotuta: Home eta Dash home, baina uste
>> dugu hauek "Hasiera" edo "Hasiera-orria" moduan jarri daitezkeela.
>>
>> Bueno, zerbait bururatzen bazaizue ongi etorria izango da!
> 'Dashboard' 'Lanlekua' daukagu itzulita Ploneren itzulpenean bertan
> ezarpen pertsonalen araberako gauzak ezarri daitezkeelako.
>
> Abio-leiho baino agian 'Hasiera' hori hobeto legoke, azkenean
> aplikazio, dokumentu eta gainontzekoetarako sarbidea da eta Windowseko
> "Hasiera" menuaren antza izango luke...
>
> "Lens" non agertzen den ordea ez dut ikusten nire Ubuntuan
> "Lasterbideak" agertzen zait behin "Abio-leihoan" sartuta. Zeintzuk
> dira "lens" ?
Dash-a sailkatuta dago, aplikazioak azaltzen diren atala, fitxategiena, 
musikarena,... horietariko bakoitza da Lens bat, eta gehiago gehitu 
daitezke. Kontua da orain arte hitz hori interfazean ez zela azaltzen, 
baina bertsio berrian laguntza-panel bat azaltzen da Windows tekla 
sakatuta edukitzen baduzu, eta hor azaltzen dira hitz berri guztiak.

Irudi honetan azpikaldean agertzen diren horiek dira lens desberdinetara 
joateko ikonoak:

http://2.bp.blogspot.com/-sOPZfF3JVeE/TrP9oJrS53I/AAAAAAAABf4/xOrMh7Yo7fw/s1600/Ask+Ubuntu+Lens+for+Ubuntu+11.10.png

>
> Mikel
>
>




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago