[Librezale] clementine euskaraz

Mikel Iturbe Urretxa mikel a bildua hamahiru.org
Ost, Mar 7, 17:19:35, CET 2012


Ieup!

Aste honetan, tartetxo bat eginda, Clementine [1] musika
erreproduzitzailea euskaratu dut. Amarok 1.4-ean oinarritua, orain
dela gutxitik erabili arren gustura hartu dudan aplikazioa da eta
orain, erabiltzen dudan ordenagailu guztietan instalatu dut.

Bilduma kudeatu eta erreprodukzio-zerrendekin jolastu ahal izateaz
gain, zuzenean Spotify, Grooveshark eta antzekoetatik musika entzuteko
ere balio du, eta Wii mando batekin kontrolatu daiteke.
Plataforma-anitza ere bada eta iPod moduko trastoekin erabili daiteke.

Komertzial-lanak alde batera utzita, zuek ikusi ea aukera bat ematen
diozuen erabiltzeari :). Itzulpena erabiltzeko edota aurkitutako
akatsak zuzentzeko edonork eskuratu dezake PO fitxategia Transifex-en
[2].

Sortu dut orria wikian [3] (joango da hedatzen) eta idatziko dut
albistea blogean.

Ondo izan,

mikel

[1] http://www.clementine-player.org/
[2] https://www.transifex.net/projects/p/clementine/language/eu/
[3] http://librezale.org/wiki/Clementine



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago