[Librezale] Ubunturako itzulpen batzuekin laguntza bila

Mikel Larreategi larreategi a bildua eibar.org
Ast, Mar 1, 21:01:27, CET 2012


Ibai Oihanguren<ibai a bildua oihanguren.com> igorleak hau idatzi zuen (2012eko
marren 01a 20:35):
> Arratsalde on,
>
> Ubunturen bertsio berrirako itzulpen lanetan gabiltza dagoeneko, eta Unityk
> dakartzan kontzeptu berri batzuentzako zalantzak dauzkagu Oier eta biok.
> Ubunturen posta-zerrenda hilda dagoenez, hona idazten dut ea norbaitek lagun
> gaitzaken.
>
> Ez dakit gogoratzen duzuen Dash delakoaren itzulpen bila ere idatzi genuela,
> eta azkenean "abio-leiho" aukeratu zen.
>
> Oraingoan ingelesezko Lens nola itzuli ez dakigula gabiltza, Dash edo
> abio-leiho horretako "fitxa" bakoitza, nolabait esatearren: hasierako orria
> edo "etxea", aplikazioak, fitxategiak, musika eta bideoak.
>
> Hasieran nik "leiar" jarri nuen, baina ez da batere ulertzen, eta "lente"
> gisa itzulita ere ez da batere ulergarria zer esan nahi duen. Katalanezko
> itzulpenei begiratuz Visor gisa itzultzen dutela ikusi dugu, eta horregatik
> Oierrek agian "Ikustaile" izan daitekeela uste du. Zer deritzozue?
> (Bide batez, gazteleraz "Dash" "tablero" gisa daukate, agian norbaiti hortik
> abiatuta bururatuko zaio "abio-leiho" baino zerbait hobea)
>
> Beste hitz batzuk ere ageri dira honi lotuta: Home eta Dash home, baina uste
> dugu hauek "Hasiera" edo "Hasiera-orria" moduan jarri daitezkeela.
>
> Bueno, zerbait bururatzen bazaizue ongi etorria izango da!

'Dashboard' 'Lanlekua' daukagu itzulita Ploneren itzulpenean bertan
ezarpen pertsonalen araberako gauzak ezarri daitezkeelako.

Abio-leiho baino agian 'Hasiera' hori hobeto legoke, azkenean
aplikazio, dokumentu eta gainontzekoetarako sarbidea da eta Windowseko
"Hasiera" menuaren antza izango luke...

"Lens" non agertzen den ordea ez dut ikusten nire Ubuntuan
"Lasterbideak" agertzen zait behin "Abio-leihoan" sartuta. Zeintzuk
dira "lens" ?


Mikel


-- 
Mikel Larreategi
http://eibar.org/blogak/erral/es



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago